2025/8/29

Hondarribiko Jai Nagusietako egitaraua aurkeztu dute

"Elkarbizitzan, errespetuan eta berdintasunean" oinarritutako egitaraua da osatu dutena, eta herritarrei ere balio horien baitan jokatzeko eskatu du udalak.

1936ko okupazioa oroituko du Irunek

Irailaren 5ean 89 urte beteko dira "tropa kolpistek Irun okupatu zutenetik", eta Irungo Udalak eta elkarte memorialistek zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Etorbidearen zubiaren memoriak partekatuko ditu Antxeta Irratiak

Faxistek Iruni su eman ziotenetik 89 urte igaro direla baliatuz, irailaren 2tik 7ra egongo da ikusgai 'Deserriratuen memoriaren zubia' erakusketa. Gainera, egun horietan zehar "erbesteari buruzko memoriak" biltzen dituen podcasta zabalduko du irratiak.

Trafikoan aldaketak Elizatxo hiribidean, lanengatik

Ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, obrako semaforoen bidez.

Hurrengo astean hasiko dira Artiako eskailera mekanikoak konpontzen

Martxoan abiatu ziren mantentze lanak, baina aurreikusitakoa baino arazo larriagoa zen. Hurrengo astean hasiko dira eskailerak konpontzen, eta bi aste inguru iraungo dute lanek.

Zabalik jarraitzen du ikasmateriala tokiko saltokietan erosteko diru laguntza lerroak

200.000 euro bideratu ditu udalak laguntza lerro horretara eta irailaren 30era arte egin ahalko dira eskaerak.

udal euskaltegia

Udal Euskaltegian izena emateko epea astelehenean hasiko da

Irailaren 12a izango da matrikulatzeko azkeneko eguna; modu telematikoan egin beharko da. Ikasleen onarpenean berritasunak izango dira.

Gehiago