
Hasi dituzte Juan Thalamas Labandibar kaleko pasealekua eta bidegorria osatzeko lanak, bidearen 55. zenbakian zegoen eraikina eraitsi ondoren.
![Ehiza postuen egoera argitzeko eskatu du Eguzkik [Irudia: Eguzki].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/11/ehiza-900x563.jpg)
Talde ekologistak lau eskaeratan oinarritutako errekurtsoa aurkeztu du, agindu berriak "kontuan hartu behar ziren inguruabar eta gertakari garrantzitsuak alde batera uzten" baitituelako haien ustez.

Slalomean eta kayak crossean oso fin aritu dira Santiagotarrakeko ordezkariak. Taldekako bi bigarren postuez gain, 12 domina poltsikoratu dituzte.

Auzoko jaiak ospatuko dituzte, egun osoko egitarau batekin. Denetik izango da, haur, gazte eta helduentzako.

'Bidai musikala' izeneko kontzertua eskainiko du Hondarribiko Hiria Musika Bandak bihar (hilak 14) Arma plazan, gauez.

Remember orkestra lokalak dantzan jarriko ditu Irungo adinekoak. Gauez izango da dantzaldia.

Irungo Udalak programa berri bat abiatu du, "kulturgintzako eta sorkuntzako industriako profesionalak eta enpresa txikiak babesteko eta bertako kultur proiektuak sustatzeko" asmoz.

2024ko uztailean baino %5,4 bidari gutxiago izan ditu Hondarribiko aireportuak.