
10 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek. Bezperan, urriaren 4an, Txingudi Korrika Txiki egingo dute urte bat eta hamahiru urte artekoek.

Asteburu honetan izango den Irungo Euskal Jirak zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan, baita Irunbus zerbitzuan ere.

Atzo arratsaldean partekatu zuen Guztion Alardeak zortzi atal dituen proiektuaren lehen atala. Amane, Irati eta Olatz dira atal honetako protagonistak.

CBAko kulturgune berriaren irekieratik egun gutxira, Irun Zuzenean musika aretorako egitaraua ondu dute. Guztira hamabi kontzertu ekarriko dituzte irailaren 19tik urriaren 11ra.

Udal ordezkariak IrriSarri Landen izan dira udalekuetako haur eta nerabeak bisitatzen. Aurtengo seigarren eta azken txandako haurrak Igantzin daude bihar arte.

22:00etan Oiasso Museoan jarri du kantariak irailaren 5erako hitzordua.

Oiasso Museoan kontzertua emango du Nuria Cullak hilaren 22an.

Iganderako Pikoketara mendi martxa antolatu dute gazteek. Bertan, omenaldia eta bazkaria egingo dituzte.

'Hondarribiko arrantza barkuak', 'Portuarrak', 'Ezagutu zure hiria koadernoak', edota 'Petra Labordarekin sukaldean' bezalako argitalpenak deskargatu daitezke.

Herritar eta gainerako talde politikoak jakinarazi gabe udalak eremu jakin batzuetako aparkalekuetan egoiliarren seinaleak ezarri dituela salatu dute jeltzaleek. Gainera, aparkalekuen arazoa konpontzeko plaza gehiago sortu behar direla aldarrikatu dute.

Alberto Lasa, Maria Jesus Berrotaran eta Sorotan Bele izango dira intsignia lortzeko hautagaiak. Hilaren 21era arte irekiko dute bozkatzeko epea, eta irailaren 7an banatuko dute saria.