
Hondarribia UEMAko kide den heinean, azken egunetan Espainiako auzitegiek euskararen kontra hartutako erabakiak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar (larunbata) udaletxearen parean.

Munduko biraren barruan, kontzertua emango du Fermin Muguruzak abuztuaren 14an Irunen. Jende asko aurreikusten dutenez, azpiegitura eta garraio zerbitzu bereziak bermatuko dituzte.

Alardearen inguruko hausnarketa ohi baino lehenago partekatu nahi izan du Abotsanitzek. Garaiko gizartea islatzen duen erritoa izanik, emakumearen parte hartzeak "Alardea aberastu" egiten duela uste du.

'Irungo euskararen historia soziala XX. mendearen hasieran (1900-1936)' lana egiteko Jose Antonio Loidi beka irabazi du Muguruzak. Ikerketa urtebeteko epean burutzeko 9.000 euroko laguntza jasoko du.

Ekainaren 28an igo zen Itziar Mendizabal azken aldiz Royal Ballet and Operako (Londres) agertokira. Ibilbide profesionalari ginga jarri eta aurrerantzean The Royal Ballet School-eko irakasle gisa arituko da. Trantsizioa «oso naturala eta polita» izan dela aitortu du.

Liga guztietako bina estropada izango dira jokoan. Udako astebururik pilatuena izango da lehiei dagokienean.

Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian izango da Ezezagunok konpainia, 'Exacticamente diversa' lana finalera iritsi baita.

Madalenako Jai Batzordeak jakinarazi du hilaren 22an ospatuko dituztela madalenak. Jarduera ugari izango dituzte goizetik gauera arte.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.