IAM pabiloi berria eraiki ahal izateko Plan Orokorrean egin behar diren aldaketak aztertu, kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatzeko proiektua aztertu eta hirigintzako jarduketen berri eman dute.
2019ko bisitarien errekorra bikoiztu du hiriko museoak. Horren arrazoia terma berriak ireki direla izan da.
Maiatzaren Lehenaren harira protesta egin du Jardun Koordinakundeak Irun eta Hendaia arteko mugan, "Espainia eta Frantziako estatuek Euskal herri langileari inposatutako mugak eta banaketak" salatzeko.
Euskaraoke herrikoian parte hartzeko izen ematea hilaren 11era zabaldu dute, eta herri bazkarirako txartelak eskuragai jarri dituzte Basque, Branka, Itxaropena eta Ttopara tabernetan.
Aseguru etxe gehienek kalte elektrikoengatiko estaldura izaten dute, baita elikagaien galerak edo etxetresna elektrikoetan izandako matxuragatiko estaldura ere. Polizak ondo begiratzeko deia egin du Acubik.
'Munduari bira' egitasmoaren barruko tailerrak egingo dituzte maiatza eta ekaina bitartean, 4-8 adin tartekoentzat.
1940-1945 urteen artean naziek sorterritik aterarazi eta errepresaliatu zituzten irundarren izen-abizenak jarri dituzte Nazioarteko Zubian.