Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskaraldia

Bete-beteko egitaraua ondu du Euskaraldiko Herri Batzordeak

Euskaraoke herrikoian parte hartzeko izen ematea hilaren 11era zabaldu dute, eta herri bazkarirako txartelak eskuragai jarri dituzte Basque, Branka, Itxaropena eta Ttopara tabernetan.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/05/01

Hilaren 29an bildu ziren azkenekoz Euskaraldia antolatzen aritu diren herriko eragile eta norbanakoak, azken xehetasunak zehazteko. Hilabete erabakigarria izango da maiatza, eta gaur du lehena. Beraz, hasi da atzera kontua!

Euskaraldia hilaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da, baina orain artean egin bezala, hizkutza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmoari hasiera eman aurretik hamaika ekintza antolatu dituzte. Herria eta herritarrak izan dituzte jomugan, norbanakoen eta entitateen izen ematea eta parte hartzea sustatzea helburu, euskarari ximiko lelopean.

Mahia inguruak, hitzaldiak, mintzodromoa, dantza… ekitaldi sorta oparoa izango da datozen egunetan herrian. Hilaren 8an, Olatz Altuna, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberio adituek euskarak herrian bizi duen egoera izango dute gogoetagai Euskararen erabilera Hondarribian: argiak eta itzalak deitutako mahai inguruan. Saioa Jaime Altunak gidatuko du. Hilaren 9tik aurrera Euskara eta artea erakusketa kolektiboa ikusteko aukera izango da, eta haur eta gurasoentzako Parketarrak egitasmoa lau ostegunetan gauzatuko dute.

Mintzodromo ibiltaria hilaren 15ean egingo dute. Egun berean Miren Agur Meabek hitzaldia eskainiko du, eta Kemen dantza taldeak edota Gaztelekuak ere jarduerak prestatu dituzte. Ikus egitarau osoa hemen.

Ahobizi eta belarriprest

Ahobizi zein belarriprest gisan parte hartuko dutenek txapa bereizgarria jantzi beharko dute hilaren 15etik 25era. Horiek jasotzeko hiru hitzordu prestatu ditu Herri Batzordeak. Aurreneko biak Portuan izango dira: hilaren 3an 11:00etatik 14:00etara, eta hilaren 10ean, 11:00etatik 14:00etara. Lehen hitzorduan, gainera, taberna ibiltariaren presentzia izango da herrian, eta haiekin bat egingo du Euskaraldiak. Bigarrenean, Hondarribiko Dantza Eskolak kalera irtengo dira eta prestatutako koreografiak dantzatuko dituzte.

Azkenik, hilaren 15ean txapa jartze ekitaldia egingo dute. Gogoratu dutenez, egun hori izango da Euskaraldian izena emateko azken eguna. Orain artean 700 pertsonatik gora norbanakok eman dute izena egitasmoan, eta 120 entitatek.

Euskaraoke herrikoia

Herri kontzientzia piztu eta ohiturak aldatzeko mugarria izatea nahi dute Euskaraoke herrikoia. Hilaren 24an izango da. Hitzordua gainera, ez da jarduera horretara mugatuko, egun osoko ospakizuna prestatu baitute. 12:00etan erromeria egongo da, 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute eta 16:00etatik aurrera Euskaraokeari su emango diote. “Euskal kantak eta nortasuna pizteko sugar bilakatu nahi ditugu egitasmo horiek” esan dute.

Berez, gaur amaitzekoa zen izena emateko epea, baina hilaren 11era zabaldu dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, parte hartzeko beharrezkoa da webgunean dagoen orria betetzea, egunean bertan ez baita inprobisatzeko aukerarik izango. Bakarka zein taldean hartu daiteke parte. Hiru kanta hautatu, eta zer ordutan aritu nahi duen zehaztu behar da.

Herri bazkaria Blagan elkarteak antolatuko du. Txartelak atzo jarri zituzten eskuragarri 15 euroan, Basque, Branka, Itxaropena, eta Ttopara tabernetan.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.