Asteburu honetan Andaluziako festa handiaz gozatzeko aukera egongo da Zabaltza plazan.
Taldekako Kluben Ligan hartuko dute parte, aurreko denboraldiko emaitza gozoak oraindik dastatzen ari direla. Neskak Soriara (Espainia) joango dira eta mutilak Manresara (Herrialde Katalanak).
Apirilaren 25etik maiatzaren 24ra artean HITZAkide egiten direnek 11 sariko zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute.
Bihar elkartuko dira Zabaltza plazan euskal preso politikoen eskubideen alde. Bestalde, maiatzaren 17an Puzzlea osatu arte ekimenak lur hartuko du Irunen.
09:30ean hasiko da Hondarribia 10k lasterketa. Udalak hainbat jakinarazpen helarazi dizkie herritarrei.
Hilaren 25eko San Marko Egunerako opilak berotzen hasi dira jada gozotegi askotan. HITZA Irungo Agirre gozotegian izan da, prozesua bertatik bertara ezagutzeko.
Nazioarteko, Gipuzkoako eta estatuko txakurren lehiaketak jasoko ditu larunbat eta igandean erakustazokak. 1.385 txakur espero dituzte.
Hitzaldia eta hiru saioko tailerra eskainiko du Garazi Oiarbide psikologoak Emakumeen Etxean. Jada izena eman daiteke.
Behobian, Remember taldeak joko du; San Migelen, drone bat erabiltzen ikasteko tailerra egingo da; eta Meakan haurrentzako jarduerak egingo dira.
Irunen egingo da eta parte hartzeko maiatzaren 5a baino lehen eman behar da izena. Berrikuntza gisa, zamalanak egiteko ordutegia finkatu dute.
Hilaren 29an izango da batzarra, 19:00etan, Kultur Etxeko 103. gelan. 2024ko kontu likidazioa eta alardea izango dituzte hizpide, besteak beste.
Toka eta noka hitz egiteko ikastaroa, eta Hikodromoa antolatu ditu Irungo AEK-k maiatzerako.
Elkarte eta eragileek maiatzaren 17ra arteko epea dute proposamenak Kultura Sailera bidaltzeko.