Pio XII plazan obrekin hasiko dira bihar

Irisgarritasuna hobetzeko lanak izango dira, baita ere zirkulazioa moteltzekoa. Bihar hasi eta hiru hilabeteko iraupena izango dute.

EAJren garaipen argia Irunen, eta EH Bilduren 'sorpasso'-a PSE-EEri

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan egin bezala, EAJk nabarmen irabazi du Irunen. EH Bildu bigarren indarra izan da, PSE-EEren aurretik.

EAJ irabazle, eta EH Bilduren gorakada Hondarribian

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta jeltzaleen eta EH Bilduren arteko aldea 800 boto inguruan jaitsi egin da.

Hondarribiko haurrak ere Mater-en erakusketaren protagonista izango dira

Hondarribiko eta Gipuzkoako beste 7 udalerritako haurrek egindako kartelen erakusketa ibiltaria antolatu du Mater-ek. Ekainaren 17an porturatuko da Hondarribian.

Oholtza handietara itzuliko da Fermin Muguruza

Zentsuraren kontrako kontzertu handi bat eskainiko du abendu bukaeran Bilbon. 40 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du irundarrak, 8.000 lagunen aurrean.

Ondare proban Atletik Klub Txiplau izan da garailea

Joan den igandean Hondarribiko Olinpiaden bosgarren proba gauzatu zuten. Alde Zaharrean ibili ziren gazteak Ondare probako jarduerak burutzen.

Irun eta Hondarribiko 66.855 herritarrek dute igandean botoa emateko eskubidea

Igandean 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dituzte bozkatzeko eremuak. Hortik aurrera emaitzen berri ematen hasiko da HITZA.

Maiatzeko lehen igandean, III. Hondarribia 10K

Hondarribia puntarik punta zeharkatzen du Hondarribia 10K lasterketak, ibilbide zuzen eta maldarik gabekoarekin. Bidasoa Atletiko Taldea eta Deportes Gonzalez ditu laguntzaile eta babeslea.

Osinbiribileko biodibertsitatea babesteko kanpaina, martxan

24 urtean ingurua birnaturalizatu da eta egun 160 espezie bizi dira bertan. Ingurua babesteko eta dibulgaziorako panelak jarri dituzte.

Astekariko erreportajea

Alberdania, literatura balioesten

Hirugarren hamarkada ospatu berri du Alberdaniak, eta bere sortzaileetako bat galdu du ere urte berean: Jorge Gimenez Bech. Kalitatezko literaturarekin segitzeko konpromisoarekin, erreleboa hartu dute Oier Etxebestek eta Aritz Galarragak.

Emigrazio Eraikinaren ingurua berrurbanizatuko da

Basurko eta Anaka kaleetan egingo dituzte hobekuntzak, eraikinaren ingurua oinezkoentzako irisgarriagoa izateko.

Ttantaka Teatroak antzezlana eskainiko du Liburuaren Nazioarteko egunean

Hilaren 23ra bitarte Udal Liburutegian liburu bat mailegatzen duten lehen 40 pertsonek antzerki saioa ikusteko sarrerak doan eskuratu ditzakete.

Bineten inguruan hausnartzeko erakusketa

Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak Vicente Ruiz sortzailearen erakusketa bat ondu du Palmera Monteron. Maiatzaren 1era arte bisitatu ahal izango da.

Talaia Alai proiektuaren amaiera festa antolatu dute

Larunbat honetan, hilak 20, mural bat margotuko dute Talaia eskolaren atarian. Hortaz gain, jokoak, bisita gidatuak eta erakusketa bat izango dira.

Irungo Erraldoia saria emango diote Alberto Gorriz Etxarteri

Hilaren 27an egingo da sari banaketa elkartean bertan. Horrez gain, erraldoien konpartsa aterako dute kalera.

Aurten 5.244 ordu gehiago eskainiko ditu etxeko zerbitzuak

Bi kontratu berri sartu dira indarrean, eta ordu kopurua hazteaz gain, ordutegia luzatu eta langile kopurua bikoiztu egingo dute.

550 opil zati banatuko ditu adinekoen artean Irungo Atsegina elkarteak

100. urtez adinekoen zentroetara eta eguneko zentroetara gerturatuko dira San Marko egunean.

Emakumeentzako arte terapia espazio feminista irekia

Hilaren 30ean abiatuko da Emakume Artean tailerren hirugarren edizioa. Asteartero Jostaldi pilotalekuan bilduko dira.

Sarasate kalea itxita, hilak 26 bitarte

Oiassoko termak berreskuratzeko obrengatik dago itxita, eta oinezkoei eta ibilgailuei eragingo die.

Jardunaldi grekoak Oiasso museoan, asteburu honetan

VIII. Jradunaldi Greko tradizionala antolatu dute Periplo elkartearekin batera. Bestalde, Hondarribi-Peñiscola nazioarteko gitarra jaialdia hartuko du museoak ere.

Gehiago