Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua jasoko du Ficobak

Azaroaren 21etik 22ra izango da eta izena eman daiteke jada. Futbolean dagoen "genero arrakala" murriztea izango da topaketaren xedeetako bat.

Bidasoa eskualderako plan integralaren oinarriak ezarri dituzte

Alberto Martinez Osasun sailburuarekin bildu ziren atzo Cristina Laborda eta Igor Enparan alkateak. Lehen mailako arreta zerbitzua, espezialitateak eta ospitale zerbitzua hobetuko dituen plan baten oinarriak ezarri zituzten.

'24 Emakume zientzia, arte eta letretan' erakusketa Hondarribira heldu da

Urriaren 28ra arte egongo da erakusketa ikusgai Erreginaren baluartearen pean. Urriaren 25erako, berriz, solasaldi bat prestatu du udalak.

Segurtasunari buruzko FEPSU forumean sartuko da Irungo Udala

Segurtasun politikak sustatzeko xedearekin batu da Irungo Udala forum honetara. Euskadiko lehen hiria izango da.

Errefuxiatuak mozioa

Hendaiako komisariara deitu dituzte zazpi pertsona, migranteak laguntzeagatik

Atxikimendua erakusteko eta mugak "behin betiko" irekitzeko eskatzeko elkarretaratzea egingo dute urriaren 2an, Hendaiako komisariaren aitzinean.

Bi paseo gidatu, Nestor Basterretxearen lana ezagutzeko

Urriaren 5ean eta 20ean bi ibilbide egingo dituzte hirian zehar eta parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago. Bost lan bisitatuko dituzte.

Amute-Kostako jaiak auzolana

Badatoz Amute-Kostako jaiak

Auzo elkarteak hiru eguneko egitaraua prestatu du jai giroan murgiltzeko. Urriaren 5ean izango da bazkari herrikoia.

lan gatazkak

Merkal Calzadosen greban dauden langileak ordezkatu izana ebatzi du lan ikuskaritzak

Hiru hilabete daramate greba mugagabean zapata dendako langileek eta haien greba eskubidea "urratu" egin dela salatu du ELAk.

indarkeria matxista

Indarkeria Matxistaren Eguna antolatzeko dei egin dute Bidasoan

Aste honetan egingo dute lehen bilera, urriaren 3an, Irungo Emakumeen Etxean.

Eneritz Artetxe irabazle Hondarribian

Irailaren 28an Hondarribian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Artetxek final-laurdenetan aritzeko txartela eskuratu zuen.

Hondarribiko EAJk baikor baloratu du Bidasoko osasun akordioa

Osasun Saila eta Irungo eta Hondarribiko Udalak eskualderako etorkizuneko Plan Integralaren oinarriak ezartzeko akordio batera iritsi dira, eta alderdi jeltzaleak akordio horren "oso balorazio positiboa" egin du.

Beldur Barik lehiaketa martxan da

Bideo lehiaketa bat da, 12 eta 20 urte dituztenei begirakoa. Asmoa, indarkeria matxista prebenitzeko kontzientzian eragiteko edukiak sortzea da.

osasungintza
Bidasoa ospitalea

Irungo EAJ "pozik" osasun alorreko bide-orriagatik

Jeltzaleek bat egin dute diagnostiko bat egiteko "lehentasunarekin", osasun laguntzako plan integral bat diseinatzeko.

Bertan behera geratu da 'Amek ez dute' liburuaren tertulia feminista

Aurrerago saioa berriro antolatzen saiatuko direla adierazi du Txingudiko Elkarte Feministak.

'Balitik Panamara' eta Maider Otaola ostegunean, Amaia KZn

'Zure abenturaren bila' programaren hurrengo gonbidatua da Otaola. Ostegunean izango da saioa, 19:30ean, Amaia KZn. Sarrera librea da.

Katixa Agirre eta 'Amek ez dute', Irunen

Txingudi Elkarte Feministaren tertulia feministetara gerturatuko da idazle gasteiztarra. Hilaren 9an izango da, Palmera Monteron.

Ordutegia luzatu dute Emakumeen Etxean

Etxeak daraman "erritmo ona" ikustarazteko hartu dute erabakia. Gaurtik ezarrita dago ordutegi berria.

Kirola par(t)ekatuz, Igande sasoien parte

Hilaren 20an egingo da Igande sasoi Kolon pasealekuan eta hantxe izango da ere Parean elkartea.

Bidasoa Bizirik Merkalan enplegu azokan izan da

Euskal Herriko enplegu azoka esanguratsuena Ficoban egin da aurten. Garapen agentziak enplegua sustatu eta kudeatzen dituen ikastaroen eta ekintzailetza zerbitzuaren berri eman du.

EAJ: "Saindua Gaztelekuak ikasturte berriarekin ireki behar zituen ateak"

Hondarribiko EAJk Gaztelekuko obrak behar bezala ez kudeatzea leporatu dio udal gobernuari.

Gehiago