Ordutegia luzatu dute Emakumeen Etxean

Etxeak daraman "erritmo ona" ikustarazteko hartu dute erabakia. Gaurtik ezarrita dago ordutegi berria.

Irungo Emakumeen Etxearen ordutegia luzatu egin dutenez, ordutegi berria dauka Istillaga plazako etxe moreak. Hala, goizean 10:00etatik 13:30etara, eta arratsaldetan 16:00etatik 20:30etara egongo da zabalik. Gaurtik ezarrita dago ordutegi berria.

Nuria Alzaga Berdintasun ordezkariaren arabera, hirian etxeak izandako harrera ona izan duela frogatu ahal izan dute, etxearen erritmo onagatik. Hori dela eta, udalak eta IEEEk (Irungo Emakumeen Etxea Elkartea) ordutegia luzatzea erabaki dute. Era horretan, emakumeen etxearekin duten konpromisoa “ikustarazi” nahi izan dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.