2024/12/17

Gaur hasiko da munduari bira ematen Fermin Muguruza

Guztira 25 kontzertu eskainiko ditu aurtengo abendutik 2025eko urrira bitartean. Gaur, bere anaia Iñigo Muguruza omenduko du Biarritzen.

Greban dauden Merkal Calzadoseko langileek elkarretaratzea egingo dute

Hilaren 19an –osteguna- Eibarren egingo dute elkarretaratzea "hitzarmen duina lortzeko". Untzaga Plazan elkartuko dira, 12:00etan.

Santa Maria Magdalena elizari buruzko istorioak, liburura

Arma Plaza Fundazioak 'Santa Maria Magdalena. Eliz bat, hainbat istorio' liburua argitaratu du. Aurkezpena hilaren 27an izango da.

Udal aurrekontuak osteguneko osoko bilkuran onartuko dituzte

101 milioi euroko aurrekontua da PSE-EEren udal gobernuak proposatu duena eta alderdi bakoitzak bere zuzenketak ere aurkeztu ditu.

Apiriletik aurrera Tenerifera hegaldiak eskainiko ditu Binterrek

Hondarribian kokatuta dagoen azpiegituratik zuzenean bidaiatu ahal izango da Tenerifera, astelehen eta ostiraletan.

Emigrazio Eraikineko lanei berrekin diete

Lanari lotutako bi proiektu aldatu behar izan dituzte obrekin jarraitzeko, eta 2025eko maiatzean bukatuta egotea aurreikusi dute.

Santiago kalean garajeak erabilgarri, bihartik aurrera

Autoek, orain artean bezala, San Pedro kaletik sartu beharko dute, eta gehienez Santiago kaleko 5 zenbakiraino iritsi ahal izango dira.

Jaizkibel hiribidean asfaltatze lanak egingo dituzte

Asteazkenetik ostiralera Jaizkibel hiribideko errepidea itxita egongo da lanak burutzeko.

2025ko Aurrekontuen bozketan PSE-EEk abstentziora joko du

Aurrekontua egiteko modua "ez bermatzailea, ezta gardena ere" izan dela iritzita abstentziora joko dute eta alkateari "jarrera aldaketa" eskatu diote.

Familien jolasa, Herri Olinpiadetan

Olinpiaden bigarren jardunaldia egin zen larunbatean. Herri kirolak egitekoak baziren ere, azkenean familien jolasa egin zuten.

Naizen elkartearen hitzaldia, Emakumeen Etxean

Bea Sever sexologoak haur eta gazteen transexualitateari buruz hausnartzen arituko da. Hilaren 19an (osteguna) da saioa.

Gehiago