Apiriletik aurrera Tenerifera hegaldiak eskainiko ditu Binterrek
Hondarribian kokatuta dagoen azpiegituratik zuzenean bidaiatu ahal izango da Tenerifera, astelehen eta ostiraletan.
Martxoaren 31tik aurrera Tenerifera zuzeneko hegaldiak eskainiko ditu Binter aerolineak. Zehazki, Ipar Tenerifera helduko da, Ciudad de La Lagunara (TFN).
Binterrek 2021etik Canaria Handira doazen bi hegaldi eskaintzen ditu astean Hondarribitik, astelehen eta ostiraletan. Honakoa, beraz, konpainiak egiten duen bigarren eskaintza izango da.
Teneriferako hegaldiak astean bitan izango dira, astelehenetan eta ostiraletan:
Astelehenetan hegazkina goizeko 08:15etan irtengo da Tenerifetik eta Hondarribian 12:20ean lurreratuko da. Ondoren, Hondarribitik 13:00etan irtengo da eta Kanaria Uharteetako irlan arratsaldeko 15:25ean lur hartuko du.
Ostiraletan, berriz, eguerdiko 14:05ean irtengo da Hondarribitik eta 18:50ean iritsiko da Tenerifera.