Gaur arratsaldean Hondarribiko Itsas Etxean banatu dituzte Bordari eta Satarka lehiaketaren 39. edizioko sariak. Hitz polit eta esker onekoz betetako ekitaldia izan da.
Ertzaintzak identifikatutako bi kidek urtarrilaren 15ean deklaratu beharko dute. Bien bitartean, lokalean segi dezakete eta gaztetxearen proiektuan arituko dira lanean.
Antxeta Irratiak, Elkar Musikak eta EHZ Festibalak bultzatzen duten beka da, eta musika disko bat sortzeko bultzada da eskaintzen dena. Hilaren 17tik aurrera irekiko da proposamenak aurkezteko epea.
Espainiako Kultura eta Ogasun Ministerioak Ramery Etxearen doako lagapen mugagabea egin dio Hondarribiko Udalari.
Egun osoan zehar egongo da zer egin, ikusi eta entzun Urdanibia plazan. Ez dute hutsik egingo nekazarien postuek eta txosnek.
Txingudi Rugby Klubeko taldeek hainbat partidu izango dituzte asteburu honetan: Getxon eta Igorren nagusiek; harrobiek, berriz, Logroñon, Durangon, Irunen eta Donostian.
Eguberrietako egitarau oparoa prestatu du Hondarribiko Saindua Gaztelekuak. 12-17 urte bitarteko gazte orori zuzenduriko ekintzak dira.
Zabaltza plazan dagoen azokaren inaugurazioan Cristina Laborda, Nuria Alzaga eta Libe Otegi izan dira. Izotzezko pista eta Antzarango txirrista ere gaur zabalduko dituzte.
Larunbaterako eguraldi txarra iragarrita dagoenez erraldoien kalejira bertan behera uztea erabaki dute.
Saindua Gaztelekuak antolatu du Olentzero eta Mari Domingi jaialdia. Lehiaketan parte hartzen dutenek 200 euroko saria jaso dezakete.
Irungo udalak 'Eskolako Agenda 2030 Programa' aurkeztu du, ikasleriaren artean jasangarritasunaren kultura hedatu eta haien parte-hartzea bultzatzeko asmoz