XIX. Gospel zikloa, igandetik aurrera
Samaria Gospel Singers taldeak emango dio hasiera XIX. Gospel zikloari. Kontzertu guztiak doakoak dira Ispirit taldeak hilaren 27an.
Igande honetatik aurrera Gospel zikloaren XIX. edioari hasiera emango dio Samaria Gospel Singers taldeak. Kontzertua Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria elizan izango da, hilaren 15ean, 20:00etan.
Hurrengo egunean, hilak 16, Esti Urkizak kontzertua emango du Portuko elizan. 20:00etatik aurrera izango da. Hilaren 17an Santi Romano abeslariaren txanda izango da. Kontzertua Kaputxinoetako Parrokian izango da, 20:00etan. Hilaren 18an, berriz, Moon Fields taldearen kontzertua antolatu dute. Betharram Parrokian izango da.
Azkenik, Ispirit taldearen kontzertua izango da Gospel zikloari itxiera emango diona (hilaren 27an izango da). Sarrerak 4 euroan eskura daitezke, online, Arma Plazan edota leihatilan bertan kontzertua baino bi ordu lehenago.