Korrikarekin batera 36 migratzaile Hendaiara gurutzatzen laguntzeagatik akusatuta dauden zazpi ekintzaileei babesteko abiatu dute autoinkulpazio kanpaina. Halaber, manifestazio nazionala deitu dute urtarrilaren 26rako, Irundik Hendaiara.
Hondarribian eta Gipuzkoako beste bost udalerritan itsas hondakin bilketa egin zuten joan den igandean 200dik gora lagunek. Hondarribian 40 bat lagunek egin zuten bat deialdiarekin.
Parean elkarteak Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren hamargarren ekitaldia aurkeztu du. Gazteen parte hartzean jarri dute arreta.
Bigarren aldiz antolatu du Emekik Emakumeak Korrika topaketa. Hilaren 24an izango da.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko egitarauaren baitan antolatu zuten ekitaldia. Orain arteko edizio jendetsuena izan da.
Hondarribiko Udalaren aurrekontua inoizko handiena den arren herritarren eskaerei ez diela erantzuten adierazi du Hondarribiko EAJk.
‘Bidasoaldeko Alardeen Gatazkaren Historia’ liburuaren aurkezpena antolatu du Jaizkibel Konpainiak. Askaria eta bertsoak ere egongo dira.