2024/9

Emakume Errugbi Eguna antolatu du Txingudik larunbaterako

Txingudi Errugbi Taldeak ateak irekiko dizkie Irungo eta eskualdeko emakumeei errugbia probatzeko. Horretarako, egun osoko programazioa ondu du klubak.

Bidasoa Bizirikek 'Bidasoa Digitalaren' edizio berri bat abiatuko du

Bidasoko eskualdeko hamabi enpresek parte hartuko dute Bidasoa Digitalaren edizio honetan, eraldaketa digitala bultzatzeko helburuarekin.

Bidasos2030ek edukiontzi marroiaren erabilera bultzatu nahi du

Oraingoan, ekimena Larreaundi, Olaberria, Behobia, Bidasoa eta Artia auzoetara zabalduko dute. Bulego ibiltari bat ere jarriko dute.

Asfaltatze lanak egingo dituzte Donostia kalearen zati batean

Bi aldetako aparkalekuak kentzen hasiko dira gaur, bihar (hilak 19) eta etzi (hilak 20) asfaltatze lanak egingo dituztelako.

Marea bizien iragarpenen aurrean, prebentzio lanak Hondarribian

Batez ere Mendelu auzoan eta Minasoroeta kalean ari dira lanak egiten azken aldiko gertakariak ekiditeko asmoz.

Urriaren 23an eta 24an izango da Uhinak kongresua, Ficoban

Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresua da Uhinak, eta klima aldaketaren eraginak aztertuko dira bertan.

Marea bizien aurrean prebentzio neurriak hartzeko eskatu du EAJk

Oraindik "erreakzionatzeko" denbora dagoela adierazi dute, eta horretarako beren laguntza plazaratu diote udal gobernuari.

Bidasoa ibaiak gainezka egin dezakeela ohartarazi du udalak

Uholdeen arriskuen aurrean prebentziozko dispositibo bat ezarri dute. Marearen ondorioak bihartik larunbatera (hilak 21) luzatu litezke.

JaionE jaialdi kuir transfeminista antolatu du Lakaxitak

Hilaren 28an izango da, eta 17:00etan abiatuko dira Moskutik gaztetxera, bizikletan. Gorputz eta identitate disidente artistei lehentasuna eman eta espazio transmaribibollo seguru bat sortu nahi dute.

Udal Euskaltegia denentzat irisgarria da orain

Uda garaian egin dituzte Udal Euskaltegia irisgarria bihurtzeko hobekuntza lanak. Datorren ikasturtean izana emateko epea hilaren 19an itxiko da.

'Udatxao!' festibala Eguzkitza LHIra lekualdatuko dute

Euria iragarria dagoenez, Sargia parketik eskola kanpoaldeko estalkira lekualdatuko dute festibala. Bihar izango da, 18:00etatik 22:30era.

Performance bat egingo du Txingudi Elkarte Feministak

Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egingo dute ikuskizuna. Astelehenean izango da, 18:00etan, Zabaltza plazan. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute Pio XII plazan.

Hondartza kiroldegian hobekuntzak egin dituzte

Hondarribiko Jai Nagusietan hamar egunez itxi zuten kiroldegia. Egun horiek hobekuntza lanak egiteko probestu dituzte.

Girabira naturaz jantziko da igandean

Igandean Girabira egitasmoaren X. ekitaldiaren hirugarren topaketa egingo da Soroxarta parkean, 12:30etik aurrera. Natura izango da jardunaldiaren haria.

Txirrindularitza martxa herrikoia, igandean

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatu da jarduera. Txirrindulariak 10:45ean irtengo dira Zabaltza plazatik eta erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte. Helburua da mugikortasun jasangarria eta osasuntsua sustatzea.

Argazkigintza aeronautikoaren jardunaldiak

'Euskal Spotting Weekend'en zortzigarren jardunaldiarekin bat egingo du Hondarribiko Aireportuak.

'Herri Tropikala' antzezlana, larunbatean Anaka-Puianan

Potxin eta Patxin artistek haurrei begirako antzezlana interpretatuko dute Aristegi enbaxadorearen plazatxoan, 17:00etan.

Marlaxka Xake eskolan izen ematea zabaldu dute

Xake ikastaroa urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 19ra bitarte iraungo du. Xakea ezagutzen ez duenari jokatzen erakutsi eta dakitenei jokoetan sakontzen irakatsiko diete.

Irunek Osasun Sailari benetako konpromisoa eskatu dio

Cristina Laborda Irungo alkateak Bozeramaileen Batzarra deitu du Osasun Sailak osasun ekipamenduen inguruan proposatzen dituen aldaketak partekatzeko.

Udal antzerki tailerretan izena ematea zabalik dago

Mikel Sarriegi zuzendariak gidatuko ditu 11-17 eta 18-30 adin tarteko antzerki tailerrak. Urriaren lehenean itxiko da izena emateko epea.

Gehiago