2024/9

GazteARTEan bekaren emaitzak aurkeztu dituzte

Uxue Azkarate Gambrak osatu du aurtengo ikerketa 'Nerabeak, autoirudia eta sare sozialak: arte hezkuntzaren bidezko begirada kritiko bat' lanarekin.

Txingudi Korrikak 25 urte bete ditu

Urriaren 6an abiatuko da Txingudi Korrikaren 25. edizioa. Berritasun ugari prestatu dituzte urteurren berezirako.

Irun osoa etxebizitzako eremu tenkatu izateko proposamena, udalbatzarrera

Hiriko egoeraren gaineko diagnostikoa egin, eta izendapena jasotzeko baldintzak betetzen direla ondorioztatu du udalak.

Parketarrak egitasmoa, hirugarrenez martxan

Kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko helburua du Parketarrak egitasmoak. Hori sustatzeko lau hitzordu ezarri dituzte: hilaren 26an, urriaren 3an, urriaren 10ean eta urriaren 17an.

Maialen Dorronsoro. Asexora-T zerbitzuko sexologoa

«Garrantzitsua da sexuaren gaia txikitatik lantzea»

Asexora-T programak gazteentzako sexu-aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, Irunen. Maialen Dorronsoro sexologoa da programaren arduraduna.

Mikel Del Val - Gipuzkoako Hitza

'Irun Zuzenean' jaialdiaren agertoki izango da Ficoba asteburuan

Hilaren 27 eta 28an ospatuko dute Ficoban 'Irun Zuzenean' jaialdia. Egun baterako zein bietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Be Veggie jaialdi beganoa, abenduaren 6tik 8ra

Beganismoa ardatz duen jaialdia berritasunekin eta proposamen berritzaileekin iritsiko da aurten Ficobara.

Adinekoen Astea, hilaren 24tik urriaren 6ra

'Adinekoak gogoz' lelopean, Irungo Udalak, hainbat erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek 15 jarduera biltzen dituen programazio zabala eraiki dute.

Arbe eta Oyhenard, Grand Slameko txapeldun

Arbe eta Oyhenard nagusitu ziren atzo Grand Slameko finalean; Emakumezkoen Master serieko finalean, berriz, Maite-Frida bikotea.

Eguraldi txarra dela eta, 'Girabira natura' Belaskoenean egingo da

Euri pronostikoaren aurrean, 'Girabira Natura' Soroxarta parketik Belaskoenea ikastetxeko jolastokira mugituko dute bihar (hilak 22).

Furgobaratza Irunen izango da urriaren 2an

Zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkera iritsiko da urriaren 2an, 18:00etatik 19:30era. Zerbitzuko kideek doako tailer bat eskainiko dute.

Merka2dasoak urteko azken azoka egingo du urriaren 5ean

Bigarren eskuko objektuen azoka 10:00etatik 14:00etara izango da, Zabaltza plazan. Salmenta postua jarri nahi dutenek hilaren 30era arte eman dezakete izena Txinzerren webgunean.

Festak ikuspegi feministatik landuko dira gaur Emakumeen Etxean

Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak 'Euskadiko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak, ikuspegi feminista batekin' hitzaldia antolatu du gaurko, 18:00etan. Maggie Bullen eta Mertxe Tranche izango dira hizlariak.

Haurtxoko berria du Irunek, Urdanibia Berrikoa

Udal gobernuak eta EH Bilduk lortutako akordioari esker hamabi plazako haur azpiegitura sortu dute. Izen emateak zabalik dira.

Ostiral honetan ate irekiak egingo dituzte Txispum!-en

Jokoen bidez haurren gaitasun ludikoa eta sormena lantzen duen espazioa da Txispum! Familiek taldean edo bakarka gozatzeko gune bat eskaintzen dute.

Luc Andre Diouf diputatuak migrazioari buruzko hitzaldia eskainiko du

Hilaren 28an izango da hitzaldia, 10:30ean Hondarribiko PSE-EEren egoitzan. Sarbidea librea izango da.

Udal aldizkariaren 108. alea, kalean

Irungo Udalak prest du iraileko publikazioa. 'Helmuga: berrikuntza' titulupean, udalak Via Irun proiektuan jarri du arreta.

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, bueltan

Arma Plaza Fundazioak "Hondarribia, bide ona" bisita prestatu du urriaren 5erako. Hiriak Donejakue bidearekin izan duen lotura kultural eta erlijiosotik abiatuta herriko ondarea arakatuko dute.

Nagusilanen bazkari solidarioa, urriaren 5ean

Irabazi asmorik gabeko elkartea da Hondarribiko Nagusilan. Bazkariko sarrerak Kai Alde gozotegian, Batzokian, Done Pedro dendan edo Klink elkartean erosi daitezke.

Talaia BHIko 16 gaztek Xare egitasmoaz gozatuko dute

Euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmoa da. Baionako Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran egingo da ekitaldia bihar: 09:30etatik 14:45etara.

Gehiago