Furgobaratza Irunen izango da urriaren 2an

Zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkera iritsiko da urriaren 2an, 18:00etatik 19:30era. Zerbitzuko kideek doako tailer bat eskainiko dute.

Argazkia: Kimubat.

Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkera iritsiko da urriaren 2an (asteazkena), 18:00etatik 19:30era. Zerbitzuko kideek Baratzeko plangintza, errotazioa eta asoziazioak doako tailerra eskainiko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute Furgobaratza zerbitzua ere egongo dela, eta interesdunek baratzeko gaietako aholkularitza edota planta eta hazi ekologikoei buruzko informazioa jaso ahal izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.