2024/7

[Erreportajea] Oarso-Bidasotik Parisera

Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hitzarmena berritu dute

Bi polizien jarduketa ildoak zehaztu dituzte. Segurtasun eta Bizikidetzarako Itunaren parte da akordio hau.

16 urtez azpiko harrobia txukun aritu da

Aurreneko Espainiako Txapelketan jokatu dute 16 urtez azpikoek. Bestalde, Alaine Agerraldek 13. postuan bukatu du Europako Txapelketan.

Urrezko intsigniaren onuraduna hautatzeko prozesua, martxan

Bigarren urtez jarraian herritarrek hautatuko dute Hondarribiko Urrezko Intsigniaren onuraduna. Gaur zabaldu dute hautagaiak proposatzeko tartea eta astelehenean itxiko da epea.

Uhinak kongresua urriaren 23an eta 24an izango da

Ozeanoen aurrekaririk gabeko eraldaketa azkarraren eta itsasertzean duen eraginaren erronkari helduko diote. Izena eman daiteke jada.

mugikortasuna

Behin betiko onartu dute Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana

Uztaileko osoko bilkuran onartu da eta 2028ra arteko iraupena dauka. Horrez gain, kiroldegien ustiapenerako kontratua NEO Instalazioei ematea onartu dute PPren eta PSE-EEren botoekin. Bestalde, Sandra Castelo Franco sozialistak zinegotzi kargua hartu du.

Hondarribia Kultura jaialdiarekin gustura da udala

Joan den asteburuan gertuko sortzaileekin egindako Hondarribia Kultura jaialdiarekin egindako apustua egokia izan dela uste du udalak.

Bederatzi haur sahararrei eta harrera familiei ongietorria egin die udalak

Udalean jaso zituzten atzo haurrak eta beraien harrera familiak. Tadamun Elkarteak "hunkituta" bizi zuen harrera.

Javier Busto. Abesbatzen zuzendari ohia eta konposatzailea.

"Konposizioarekin musikari lotuta jarraituko dut"

Unibertsitate garaian eman zituen lehen pausoak abesbatzen zuzendari gisa. Heziketa autodidaktari esker «gauza izugarriak» lortu ditu. Azken kontzertua ekainaren 15ean zuzendu zuen.

EH Bilduren lantalde feministak jaietan ere berdintasun legea betetzeko eskatu du

Atzo arratsaldean plazaratu zuten alderdiak egindako barne hausnarketa. EAEko Berdintasun Legea zein Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean plazaratutako berdintasuna sustatzeko gidan hartutako konpromisoak bete zitzatela eskatu zioten udalari, Aldundiari eta erakunde guztiei.

Argazki Rallyaren bosgarren edizioa, ostegunean

Ttopara kultur elkarteak antolatzen du Argazki Rallya. Hirugarren urtez Aritz Aranbururen omenezkoa izango da.

Txapelaundi saridun proposamen bila dabiltza

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak banatzen duen saria da eta aurtengoa hamargarrena izango da. Proposamenak, hilaren 26a baino lehen bidali behar dira.

Bi lagun atxilotu dituzte arma zuriz erasotzeagatik

Larunbat iluntzean izan zen gertakaria. Bi erasotzaileak atxilotu zituzten, eta biktima ospitalera eraman.

Arrakasta dastatu du Santiagotarrak elkarteak

Zortzi dominekin itzuli dira etxera. Pistako Espainiako Txapelketan lehiatu dira gazteak eta emaitza oso finak poltsikoratu dituzte.

Higerreko errepidea Itsaslabarreko obra

Higer bidea itxita, hilaren 22an

Aglomeratu lanak egiteko itxiko dute, eta lanekin bukatzerakoan berriro irekiko dute. Abuztuan irekiko dute errepidea erabat.

Braulio Plaza Lanchas irundarrak ehun urte bete ditu

Alkatea urteak betetzen dituena zoriontzera joan da udalaren izenean.

Kirol arloko diru laguntza deialdia, 160.000 eurokoa

Abuztuaren 1era arteko epea dute herriko eragileek era telematikoan kirol arloko diru laguntza eskatzeko.

Jai giroan murgilduko da Santiago

Gaur hasi eta hilaren 25era arte Santiagoko jaiak egingo dira. Auzoko hainbat eragilek hartu dute parte programazioa ontzen.

Madalen auzoko jaiak, astelehenean

Madalena auzoko jai batzordeak jaien egitaraua plazaratu du. Urtero bezala egun osoko festa antolatu dute.

Abotsanitz: "Herriko eragile edo estamentu ezberdinekin akordioetara iristeko gai gara"

Udalak erakutsi duen jarreraz "harro" dagoela esan du Abotsanitzek eta Bidasoko Gazte Langileon Asanbladako kideekin adostutako lanketa horrek emaitzak izan ditzala desiratu dute.

Gehiago