Arrakasta dastatu du Santiagotarrak elkarteak
Zortzi dominekin itzuli dira etxera. Pistako Espainiako Txapelketan lehiatu dira gazteak eta emaitza oso finak poltsikoratu dituzte.

Arrakastaren zaporea dastatu du Santiagotarrak elkarteak Espainiako Pistako Txapelketan. Aurreko asteburuan, hilak 13 eta 14 egin da Asturiaseko Trasonan. Guztira, 8 domina jantzi ditu talde gorriak.
Uxue Arsuaga bigarren sailkatu zen K1 ontziarekin 200 metrotan, eta laugarrena K1 ontziarekin 500 metrotan. Gainera, bi kasuetan lehenengoa izan zen ere 23 urtez azpiko kategorian.
Uxuek bere anai Beñat Arsuagarekin osatu zuen K2 ontzia eta urrezkoa irabazi zuten 500 metro egin ondoren. Horrez gain, Uxuek bere ahizpa Maialen Arsuagarekin ere lehiatu zuen eta hirugarren bukatu zuten 200 metrotan. Arsuaga ahizpak K4 ontzira ere igo ziren, Carla Corralekin eta Nerea Garciarekin eta hirugarren postua irabazi zuten.
Junior kategoriagoak ere fin ibili ziren. Malen Juaristi Espainiako bigarren txapeldun izendatu zen K1 ontziarekin 200 metro egin ondoren. Eneritz Aizpiolea eta Maialen Vitoriak zilarrezkoa lortu zuten K2 ontziarekin 200 metrotan.
K4 ontziarekin 1.000 metro egin zituzten Juaristik, Aizpioleak, Vitoriak eta Enara Nuñezek. Hirugarren postuan bukatu zuten, brontzezko domina lepoetan.
K2 mistoan, Juaristi anaiak, Malen Juaristi eta Markel Juaristi aritu ziren eta brontzezko domina irabaztea lortu zuten, asko borrokatutako lasterketa eginda. Gainera, juniorreko K4 ontzikoak hirugarren sailkatu ziren. Ontzi horretan arraun egin zuten Oihan Arrondok, Alex Aranak eta Markel Juaristik.