2.240 emakume eta gizonek harro desfilatu dute gaur goizean Irungo kaleetatik. Indar erakustaldia egin du beste behin Alarde Parekideak.
Irungo udal gobernuak bigarren urtez egin dio harrera alarde publikoari, eta alkateak nabarmendu bi alardeak direla "legalak" eta alardea "bizitzeko bi modu" daudela argudiatu du. EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek alarde publikoa antolatzeko urratsak egiteko garaia dela adierazi dute.
Iazko argazkia ia-ia erabat errepikatu da udaletxeko balkoian: harrera zabala izan du Alarde Parekideak. Hiriaren ikurra jaso du Bidasoa konpainiak.
Poztasuna, harrotasuna eta festa giroa Urdanibia plazan desfilea hasi aurretik. 10:20an ekingo dio bideari Alarde Parekideak.
Protokolo horren bidez, erantzun publiko instituzionala emango die udalak eraso matxistei, "behar bezalako arreta eta erantzun publikoa" emanez.
8:00etan hasiko da eguna, eta 12:30ean izango da azken ekitaldia, Junkaleko plazatxoan. Udalbatzak Aurreskua dantzatuko du bertan.
60 urtetik gora Irunen erroldatutako adinekoentzako prestatu dituzte uztaileko ekintza horiek. Dohainik izango dira jarduera guztiak.
1995ean Europako Kopa eta liga irabazi zituen, Bidasoaren urrezko garaian. 2012an, entrenatzaile gisa itzuli zen Irunera, eta bi igoera lortu zituen Asobal Ligara.
Gaurko egun batez, baina iaz egin zuen lehen agerraldia Lumak Haize elkarteak. Aurten ere kalera irtengo dira, eguna txapel koloredunena ere badela aldarri.
Lau saridunak Batera Aske, Dejabu Konpainia, Maïa Permaculture eta Magma Mia Kooperatiba Elkarte Txikiak izan dira.
Coruña eta Bueu izango dira Euskotren eta Eusko Label ligetako lehenengo agertokiak. Emakumeen eta gizonen traineruak han izango dira.
CBAren lanak direla eta, datorren asteazkenean, 08:00etatik 18:00etara, Prudencia Arbide kaleko irteerako arrapala itxita egongo da. Zirkulazioa bermatzeko, erabiltzaileak Iglesia kaleko irteeratik atera ahal izango dira.
Biharko (larunbata) eguraldiaren iragarpena kaskarra da, eta postuak jarriko dituztenak babesean egoteko aldatu dute tokiz.
Kadete, jubenil eta nagusi mailako puntisten buruz-burukoak jokatuko dira ostiralean Mutrikuo Miruaitz pilotalekuan.
Oiasso Museoak itsasontziak eraikitzeko doako tailer bat antolatu du uztailaren 6rako, 8 eta 12 urte arteko gazteei begirakoa. Parte hartzeko aurretiko erreserba egin behar da.
Joan den asteburuan jokatu zen Sevillan Txapelketa, eta zilarrezko lau domina eta brontzezko bat ekarri dituzte. Horrez gain, Naroa Zubimendi 23 urtez azpiko Munduko Txapelketarako hautatu du Espainiako Federazioak.
Kreditu aldaketetan EAJk egindako bi proposamen onartu ditu udal gobernuak, Auzo Elkarteekin hitz egin ondoren.
Dagoeneko ordutegi berezia daukate martxan hainbat udal zerbitzu eta ekipamenduk. Irailera arte luzatuko dira aldaketak.
Lumak Haizek gonbidatuta hilaren 26an Kabigorrin izango da feminista bizkaitarra. Saioa 19:30ean hasiko da.
Pirinioak parapentez zeharkatzea da lasterketaren helburua. Hondarribitik irten eta Gironako El Port dela Selva herrian bukatzen da, 605 kilometro burutu ondotik.