Gaur goizean ezagutu da Espainia izango dela 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa jasoko duen herrialdea. Aurkeztutako proiektuan Irun, Galizia, Málaga eta Valentzia jasotzen ditu egoitza gisa.
Anagan Kopako 3. fasea maiatzaren 11etik 12ra jokatuko da Jaizubia Zaldiketa Eskolan. Euskadiko Hipika Federazioak antolatzen duen txapelketa da.
Hilaren 27an egingo dute bertso afaria, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikanoren konpainiarekin. Erreserba egin behar da bertaratzeko.
Hilaren 24an, asteazkena, Palmera Montero gunean elkartuko dira aurtengo Korrikaren balorazioa egiteko.
Epea duela bost urte gainditu bazen ere, oraindik planaren betetze maila azaltzen duen informea gauzatu gabe dago. Dokumentua Txingudi Badia kontserbatzeko planifikazio berrian pausoak emateko eta sakontzeko bermea emango duela dio Eguzkik.
Sarrerak salgai daude jada Amaia KZren webgunean. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Hilaren 22an egingo dira lan horiek. Lanak iraun bitartean eskailera mekanikoen lehen zatia geldirik egongo da.
Udal Gobernu Taldeak turismoaren kudeaketa beste erakunde batzuen esku utzi duela salatu du Hondarribiko EAJk.