Bonolotoak 105.000 euro ekarri ditu Irunera
Pinudia kaleko Los Encantos liburu dendan zigilatu dute saridun izan den txartela. Bigarren kategoriako saria izan da.

Atzoko Bonolotoaren zozketak 105.395ko sari bat ekarri du Irunera. Zehazki, Pinudi kaldeko 7. atarian dagoen Los Encantos liburu dendan zigilatutako txartel batek jaso du saria.
Bigarren mailako saria da hirira iritsi dena, hau da, zozketa horretako bost zenbaki eta osagarria asmatu dituena. Maila horretako beste sari bat izan da, Valentzian (Herrialde Katalanak) zigilatutakoa. Lehen kategoriako sari bat ere banatu zuen atzoko Bonolotoak (sei zenbaki asmatuak), Madrilen (Espainia) zigilatu dute txartel hori.