2024/2/5

Nerabeen Ongizate Mentalaren Eguna hizpide, Martindozenean

Sei saioko ikastaroa egingo dute gaztelekuan, autoezagutza, autoestimu eta ahalduntzea lantzeko. 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da.

indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren biktimentzako Garaitu zerbitzua aurkeztuko dute

Garaitu zerbitzua aldundiarena da eta Irun eta Hondarribiko indarkeria matxistaren biktimei arreta desberdinen zerbitzuak eskaintzen dizkie. Aurkezpen hitzaldia, asteazken honetan izango da Irungo Emakumeen Etxean.

Kaikuko jaitsiera irabazi dute emakumezkoek

Hondarribia A taldea 4. izan da, Zierbenaren, Donostiarraren eta Ondarroaren atzetik. B ontziak, berriz, 18. postuan amaitu du.

Artiako Lagunak Denon Berdeguneak koordinadoraren parte da

Zuhaitzen eta ondare berdearen defentsarako manifestua sortzen aritu dira ere irundarrak. Udalei hainbat eskakizun egin dizkiete.

Errepideko zuloak konpontzeko lanak hasi dituzte

Bi egunez arituko dira lanok egiten. Harresilanda kaletik hasi dira eta Soroetagain kalean amaituko dute. Autobus lineatan ere aldaketak egongo dira.

Meaka auzoan errepide zati bat moztuko dute

Meaka auzoko 14. zenbakitik 22. zenbakira hobekuntza lanak egingo dituzte. Haatik, moztuko dute errepidea. Lanek bi asteko iraupena izango dute.

Artistentzako laguntzak bihartik aurrera eska daitezke

Arte garaikidea egiten duten artistentzako bi diru laguntza banatuko ditu Irungo udalak. Horiek eskatzeko epea bihar hasi eta martxoaren 5ean bukatuko da.

korrika

Hizkuntzak ardatz, IHS eta Korrikarekin batera

Korrika kulturalaren barruan, elkarlanean, Irungo Harrera Sareak eta Korrikak emanaldi bat antolatu dute hilaren 16rako.

Mozorro lehiaketa irekia, Bidashopen iniziatibaz

Larunbat goizean egingo dute lehiaketa Luis Marianon eta banaka, binaka edo taldean parte hartu daiteke. Izen ematea ostegunean itxiko da.

Laugarren asteburuz jarraian, xakelariak lehian

Taldekako bi garaipen, berdinketa bat eta porrot bat bildu dituzte Hondarribia Marlaxka xake klubeko xakelariek. Banakako Gipuzkoako Jubenil txapelketan, aldiz, garaipen eta porrot bana.

Jaioberrientzako gorostiak eska daitezke

Hilaren 25 arte egin daitezke eskaerak, eta martxoaren 16an egingo dute banaketa ekitaldia udaletxeko arkupeetan.

M8 antolatzeko hirugarren bilera deitu dute

Ostiral honetan, hilak 9, egingo dute eskualdean Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera Irungo Emakumeen Etxean.

Zaisa Txingudiren aspalditik esperotako garaipena

Arratiko txekorrak garaitu zituzten Igorren, 2019tik lehen aldiz. Ligaren lehen postuetara gerturatu dira Txingudikoak.

Gehiago