Laugarren asteburuz jarraian, xakelariak lehian
Taldekako bi garaipen, berdinketa bat eta porrot bat bildu dituzte Hondarribia Marlaxka xake klubeko xakelariek. Banakako Gipuzkoako Jubenil txapelketan, aldiz, garaipen eta porrot bana.

Igandean Portugaleten izan ziren Euskadiko Ligaren ohorezko mailan aritzen den Hondarribia Marlaxka A taldea. Portugaleteko klubaren aurka aritu ziren eta 2-2-ra berdinduta amaitu zuten laugarren jardunaldia. Sailkapen orokorrean laugarren postuari eutsi dio taldeak. Taldea Parxi Morenok, Josu Tornayk, German Herrerak eta Ander Tafallek osatu zuten.
Gipuzkoako Ligetan Hondarribia Marlaxka Bk garaipena eskuratu zuen Beraun Bera A taldearen auka, 2,5-1,5. Lehia ez zen batere samurra izan. Gorengo mailan arerio gogorrak daudela berretsiz, honakoa kontatu dute taldekideek: “Garaipen estua lortu genuen, arerio txikirik ez dagoela eta norgehiagoka bakoitza istorio ezberdina dela frogatuz”. Taldea Goio Uriartek, Jurgi Diazek, Alvaro Minondok eta Juan Senen Bruñak osatu zuten.
Lehenengo mailan Fiancheto 2019 taldearen aurka lehiatu zen Hondarribia Marlaxka C taldea. 1,5-2,5 gatik irabazi zuten, talde gazte-gaztearekin. Emaitza honekin bigarren postura igo da taldea, Gros G liderrarekin berdinduta. Taldea Gorka Tafall, Jon Diaz, Nora Lera eta Francisco Diazek osatu zuten.
Hondarribia Marlaxka D taldeak ez zuen haren egunik onena izan. 0-4 galdu baitzuen Beraun-Bera C taldearen aurka. Talde anitza osatu zuten atzo: 83 urteko eta 13 urteko jokalariak lehiatu ziren. Puntuatzerik lortu ez bazuten ere lan txukuna egin eta asko ikasi zutela nabarmendu du elkarteak.
Azkenik, Gipuzkoako Banakako Gazteen Txapelketan Jurgi Diazek garapena eskuratu zuen, 0-1. Unai Lopez izan zuen aurkari. Aritz Tornayk, berriz, galdu egin zuen Zuhaitz Gimenezen aurka, 1-0.
Biak ala biak beren postuei eutsi diete. Aritz Tornay bigarren postuan da eta Jurgi Diaz hirugarren.