GIPUZKOAKO HITZA

[Erreportajea] Kolektibo baten narratiba

Ikus-entzunezko euskarrietan LGTB kolektiboko kideen ikusgaitasuna jarri du jo puntuan Irungo Lumak Haize taldeak. Zineforum bat abiatu dute, zer narratiba lantzen diren eta zer leku duten hausnartzeko.

[Bideoa] "Zaintzarekin negoziorik ez" egiteko aldarri ozena Bidasoan

Greba Feminista Orokorra "hasiera besterik ez dela" aldarrikatu zuen atzo Bidasoko mugimendu feministak. Pentsiodun eta langileak elkarri helduta "zaintzarekin negoziorik ez" egiteko aldarria egin zuten egun osoan zehar izandako mobilizazioetan.

Jaime Altuna, etnologoa

[Elkarrizketa] “Gehiago hitz egin beharko genuke helduei buruz”

‘Hizkuntzaren funanbulistak’ izeneko tesia publikatu berri du EHUko irakasle eta etnologo hondarribiarrak. Nerabeek eskolatik kanpo dituzten hizkuntza ohiturak aztertu ditu, haiekin.

UEMAko kideen zerrendara batu da Hondarribia

Ortzi Alonso zinegotziaren arabera, joan den asteko osoko bilkuran hartutako erabakia "historikoa" da. UEMA eta udalaren arteko elkarlanak "fruituak" emango dituela ziur da.

Ekialdebuseko lineak egokitu dituzte Oarso Bidasoan

Autobusak lehenago hasiko dira zerbitzua eskaintzen eta oraingo ordutegia baino geroago bukatuko dute. Bestalde, linea berri bat sortuko dute Hondarribiko aireportua eta Donostiako autobus geltokia lotuko dituena.

Zaintza sistema "errotik" aldatu behar dela aldarrikatuko dute bihar

Irun eta Hondarribiko mugimendu feminista ere kalean izango da bihar, Greba Feminista Orokorrerako egun osoko egitaraua prestatu baitute.

Real Unionek eta Aston Villak sinatu dute lankidetza hitzarmena

Real Unionek bat egin du V Sports-eko kluben "sare global gero eta handiagoarekin". Hitzarmenari esker kluba "nazioartean" kokatzea nahi dute.

EAJren zaintza ereduari buruzko mozioa "aurpegi garbiketa eta grebaren kontrako ofentsiba" dela salatu du EH Bilduk

Jeltzaleei "edukirik gabeko estrategia komunikatibo bat lehenestea" egotzi zieten, eta ostegun honetako greba feminista orokorra "babestu eta bidaliko den mezua entzuteko unea" dela azaldu.

350 kilo hondakin jaso ditu Itsas Zaintza Sareak

Bilketa igandean egin zuten Pasaian, Hondarribian eta Gipuzkoako beste lau herritan. 250 boluntario bildu ziren ekintzara.

Hunkituta utzi du kargua Jose Antonio Santanok 21 urteren ondoren

Gaurko ezohiko osoko bilkuraren deialdian uko egin dio alkate, lehendakari eta zinegotzi karguei Santanok. Datozen hamar egunetan alkate berria izendatzeko ezohiko bilkura deituko da.

Autoestimua lantzen, 'Ama-das' dokumentalarekin

Dokumentalaren zuzendaria, Marga Gutierrez bertan izango da. Baita ere Emma Larreta, hilketa matxista baten biktima izateko zorian egondakoa. Ekitaldia Txingudiko Elkarte Feministak antolatu du.

EAJk hiru negoziazio ardatz ezarri ditu 2024ko aurrekontuetarako

Segurtasuna, kirol instalazioak eta osasuna, eta aparkalekuak dira EAJren negoziaziorako hiru ardatz nagusiak.

Nora Lerak irabazi du Emakumeen IV. Xake Topaketa

Maite Iraola bigarren izan da, eta Josette Fontaine hirugarren. 15 jokalarik parte hartu dute azaroaren 25aren harira antolatutako lehia honetan.

Hondarribiko EAJ: "Udalak isiltasun onartezina mantentzen du pintaketen aurrean"

Batzokian eta PSE-EEren egoitzetan egin dituzten pintaketen harira Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk egindako idatzia "guztiz partziala" dela uste dute.

IRUNGO Udaletxea

Azken bisita gidatua egingo dute udaletxera

Larunbat honetan egingo dira azken bi bisitak, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Izena eman behar da aurretik.

Bigarren Lannahi programako matrikulazioa irekitzera doaz

Datorren azaroaren 27tik aurrera egin daiteke euskara ikasteko programa honetan matrikula. Ikastaroa, urtarrilaren 8tik martxoaren 22ra izango da.

Batzokiaren eta Murruaren kontrako erasoak gaitzetsi dituzte

Abotsanitzek, PSE-EEk eta EH Bilduk "babesa eta elkartasuna" adierazi diete bi elkarteei.

Ontzi arinen kontsumoa murrizteko familientzako jarduera

Ekotxea Txingudik jolas bidezko jarduera antolatu du larunbat honetarako, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan.

Diabetesaren gaineko informazio saioa, ostiral honetan

Irungo Hiritar Foroak diabetesaren gaineko informazio saioa antolatu du ostiral honetarako, azaroak 24, Palmera Monteron.

Mikel Zuazabeitia Errasti hondarribiarra zendu da

Demokraziako lehen udalean Herri Batasuna alderdiko zinegotzi izan zen Zuazabeitia, 1979tik 1983ra. Udalak "samina" adierazi du heriotzagatik.

Gehiago