Espainiako Poliziak jaiegunak eskaini ditu Irunen atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera

Agindua baliogabetu dute. Agiriak jasotzen duenez, etorkin bat atxilo hartzearen truke hiru jai egun lortuko zituzten; bi atxilo hartuta, lau egun; eta hamarrekin, bost.

Jone Bastida Alzuru / Berria

Errenteriako mendizale baten bila ari dira Jaizkibelen

Atzo goizean Jaizkibelera joan, eta agindutako orduan etxera ez zelako itzuli, salaketa jarri zuen desagertutakoaren familiak.

Aena, Hondarribia Arraun Elkartearen babesle berria

Urtebeterako sinatu dute babes akordioa. Uda honetan gizonezkoen zein emakumezkoen ontzietan Aenaren logoa ikusi ahal izango da.

Indarkeriaren aurkako matazak ehundu ditu Emekik.

Indarkeria sexistarekin amaitzeko matazak

Larunbat honetan (ekainak 10) ehungintza aldarrikapen feministarako tresna gisa baliatuz "kaleak gureak dira" aldarrikatuko dute. Goizeko 10:00etatik aurrera matazak ehunduko dituzte Martxoak 8 plazan.

Mendibil auzoa aztertzeko esleipena egin du udalak

Obra arloak erdiguneko Mendibil auzunearen beharrak aztertzeko kontratuaren esleipena egin dio Enean Kooperatiba Elkarte Txikiari. Bestalde, udaletxe atzeko partzela, Jesus eta Prudencia Arbide kaleen artekoa berrurbanitzatzeko proiektua idazten hasi direla ere jakinarazi du Cristina Laborda ordezkariak.

Amonan Xalda Beruak zintzilikatu du olinpiaden urrezko domina

Larunbateko paella eta pintxo lehiaketa Esekitoki taldeak irabazi bazuen ere, orain arte bildutako puntu eta garaipenei esker, Amonan Xalda Berua izan da aurtengo garailea.

Garaipen berezia agurren egunean

Bidasoak garaipenarekin itxi du aurtengo sasoia, agurrek eta emozioek markatutako azken partidan. Bost jokalarik esan diote agur taldeari, eta festa giroa nabarmena izan zen Artalekun.

Laugarrenez jarraian, Gipuzkoako txapeldun

Hondarribiko gizonen traineruak laugarrenez jarraian irabazi du Gipuzkoako Txapelketa. Historiako hamalaugarren txapela dute.

[Galeria] Festa egun luzea, Hondarribiko Olinpiadak biribiltzeko

Paella eta pintxo lehiaketarekin bukatutzat emango dituzte aurtengo olinpiadak herriko gazteek. Gauera bitarte, festa izango da nagusi alameda inguruan.

[Galeria] Berdintasunaren aldeko palakadak

Gaur bukatu da Emeki elkartearen zortzigarren Emakumeen Pala Txapelketa. Maider Aginagalde Ugalde eta Itsaso Igiñiz Barrio bikoteak eskuratu du aurtengo txapela.

Bide publikoko hainbat elementu kenduko dituzte Frantziako Tourragatik

Uztailaren 2an eta 3an pasako da lasterketa Irundik. Kenduko dituzten elementuen artean zirkulazio arauenak daude eta oroitarazi dute "berdin-berdin" bete beharko direla arau horiek.

San Telmo gaztelua bisitatzeko azken egunak

Ekaina amaitzearekin batera itxiko da San Telmo gaztelua. Udako hilabeteak kontserbazio lanetarako baliatuko dituzte.

"4.057 esker" eman dizkie herritarrei Irungo EH Bilduk

Elkarlanerako "eskua luzatua" duela adierazi dute abertzaleek, eta jeltzaleak "alternatiba" izatea zalantzan jarri dute. "Hirugarrenez Irungo EAJk ez du alkatetzarako hautagaitzarik aurkeztu".

Baimenik gabe, surik ez ostiralean

Udaltzaingoak ohartarazi du baimena behar dela sua pizteko eta hori lortu dutenek bete beharreko baldintzen zerrenda jaso dutela.

Hondarribiko zestapuntistek herriarteko finala jokatuko dute

Ostiral honetan, Mutrikun izango da Gipuzkoako XXV. Herriarteko Zesta Punta txapelketaren finala.

Mendea bete du Dolores Gonzalez irundarrak

100 urte bete ditu gaur Irungo bizilagunak. Jose Antonio Santano alkateak Irungo Udalaren izenean zoriondu eta opari bat eman dio.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-06-16)

Ekainak 16ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXPORT Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrera bikoitza da.

Skola Musik-en kontzertua Amaia KZra lekualdatuko da

Biharko eguraldi txarra iragarrita dagoenez, jaietako esparruan antolatutako emanaldia lekuz aldatuko da. 17:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da.

Tokiko artisautza sustatuz

Irungo turismo bulegoak gune berri bat du bertako artistek beren lana ezagutarazteko eta sortzen dituzten artisau produktuak erakusteko.

Suaren inguruan, ohiko erritualak

San Joan bezperan, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren kontzertua, Hondarribia Arraun Elkartearen eskifaien aurkezpena, San Joan Sua piztea eta Meakako Adixkideak Dantza Taldearen emanaldia antolatu dute.

Gehiago