Mintzalaguna programaren ikasturte berria, hastear

Hamaikagarren ikasturtean izena eman daiteke jada. "Euskaraz hitz egiteaz gain, harreman pertsonalak sendotzea" izango dute helburu.

Irungo aisialdi antolatua euskaraz nahi dute

2020-2021 ikasturtean Guraso Elkarteek eskaera bateratu bat egin zioten udalari aisialdi antolatua euskaraz izan dadin urratsak emateko. Helburu hori egikaritzeko, denon bultzada behar dutela nabarmendu dute.

PSE-EEk hiru mozio erregistratuko ditu biharko osoko bilkuran

Hiria "tenkatutako eremu" izendatzea, Pedro Muguruzaren plaka zaharberritu eta erretiratzea eta urriaren 31eko urteko oroitzapenari atxikitzea eskatuko dute.

Higer itsasargiak etorkizunean "bizitza izan dezan" lehen urratsak egin dituzte

2015eko proiektu bat berreskuratu dute, "udalbatzak onartutakoa eta 8 urtez tiradera batean gordeta" egon dena. Pasaiako Portuko Agintaritzarekin bildu da udal gobernua, "oso konstruktiboa" izan dena.

Gipuzkoako Orientazio Ligako 5. proba, Aiako Harrian

Orientazio proba igandean lehiatuko da, Erlaitz inguruan. Lehiaketa zentroa 09:30ean irekiko da, eta lehen irteerak 10:00etan izango dira. Izen-emateak ostegunean itxiko dituzte, 22:00etan.

Hondarribia "tenkatutako bizitegi eremu" izendatzeko eskatuko du EH Bilduk

Mozio bat erregistratuko dute osteguneko osoko bilkuran. Herrian etxebizitzarekin "arazo larria" dagoela diote koalizioko kideek, eta horri aurre egiteko "politika eraginkorrak egiten hasteko garaia" dela.

Galdu gabe jarraitzen du Bidasoak

Bidasoa Irunek ezin hobe hasi du Asobal Liga, eta ostiralean berriro erakutsi zuten sasoiko daudela Valladolid menpean hartu ondoren (31-27).

Gaztelumendi eta Muguruza zinema zuzendari irundarrak, Zinemaldian

'Arnasa batean, emakume zinegileak' landu du Bertha Gaztelumendi irundarrak Rosa Zufiarekin batera eta gaur estreinatuko dute. Bestetik, Fermin Muguruzak 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala ondu du eta estreinaldi mundiala ostegun honetan izango da.

HS2 surf klubak abentura berezi bat hasiko du ostegunean

Bularreko minbiziaren kontrako borrokari oihartzuna emateko abentura bat hasiko dute hiru lagunek. Bestalde, ontzi berri bat eskuratu nahi dute, emakumeen talde bat osatzeko.

Hirutik hiru etxean

Real Unionek daraman bolada onari jarraipena eman zion atzo Galen Teruel garaituta (3-2). Sailkapeneko bigarren postuan mantendu dira, lidergoan den Nasticetik puntu bakarrera.

Beethovenen 9. sinfonia interpretatuko dute larunbatean

Kontzertua Amaia KZn izango da, 19:00etan, eta Luis Mariano Lirika Elkarteak eta Ametsa Abesbatzak interpretatuko dute.

Luxuzko parte hartzea espero da Txingudi Korrikan

Larunbatean Txingudi Korrika 10k lasterketaren XXIV. ekitaldia lehiatuko da. 500 lasterkarik eman dute izena dagoeneko proban, eta BATek bi izen nabarmendu ditu: Iraitz Arrospide eta Elena Silvestre.

Aitor Zelaia eta Galder Barbadori babesa erakutsiko diote ostegunean

Lau urteko kartzela zigorra ezarri diete arabarrei eta espetxeratzeko agindua duela bi aste jaso zuten. Elkarretaratzea 19:30ean izango da Irungo San Juan plazan.

Irungo AEK-k hika ikastaroa abiatu du

Iazko ikasturtean egin bezala, Irungo AEK-k prest du euskara informala lantzeko ikastaroa. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, arratsaldez.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-09-25)

Real Unioneko eta Bidasoako gizonen talde nagusiek garaipenak lortu zituzten sailkapeneko ohorezko postuetan jarraitzeko. Emakumeen Mariño Real Union proiektua ere martxan da, eta bide onetik hasi dute ibilbidea.

Juan Thalamas Labandibarreko 55.a erosiko du udalak

Ekimena inguru osoa berdegunez eta pasealekuz betetzeko egitasmoaren baitan egingo dute. Udan, Bidasoara begira dagoen egonaldi eremua eraiki dute.

Juan Maria Ruizek irabazi du Adour-Bidasoa pintura lehiaketa

Artista nafarraren 'Hasiera txarra' artelana izan da lehiaketara aurkeztu diren 64 obretan onena. Artelan horietatik 33 hautatu dituzte erakusketa bat osatzeko. Hilaren 29tik urriaren 22ra arte bisitatu ahal izango da, Amaia KZn.

'Erosi eta ikasi' kanpaina bukatzear da

Familiek ikasleko 150 euro arteko diru laguntzak jaso dituzte, orotariko ikas materialen gastua estaltzeko.

Hegobus zerbitzua %20an hazi da uda honetan

Hendaia eta Irun lotzen dituen autobus zerbitzuak hirian duen presentzia areagotu zuen 2021ean. Aurtengo datuak arrakastatsuak izan direla esan du Irungo Udalak.

Justo: "Gure onena ematea eskatuko digun taldea da Teruel"

Real Union daraman bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko da igandean. Txuri-beltzek ligako bosgarren jardunaldiko partida jokatuko dute Galen Teruelen aurka, 12:00etan.

Gehiago