Irungo saltokiak bultzatu ditu Irun.Market-ek, bezero berriak lortuz eta aurrekoak mantenduz. Tokiko ekonomian 22.639 euroko eragina izan du.
Honako eskaera egin dio EAJk Abotsanitzi: "iraganari etengabe begiratzeari utz diezaiola eta konponbideak emateko lan egin dezala, hori baita bere agindua eta betebeharra orain".
Herriko saregile, arrantzale eta nekazariak kameraren bidez jaso ditu argazkilari hondarribiarrak ‘Hondarribiko sareak’ liburuan. Herriaren izaera jasotzen saiatu da, ogibide horiek «esentzialak» izan direla dioelako.
Eguzki energiaz elikatutako kotxeentzako bi karga estazio inauguratu ditu Plaiaundik. Ikasle eta irakasleentzat ez ezik, gainontzeko herritarrentzat ere izango dira, ikastetxearen ordutegiaren barruan.
Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara jauzi bat dagoela sentitzen dute ikasleek. Horren aurrean, trantsizio plan bat garatu dute Toki Alai (Siutz eta Gazteluzar) eta Dunboa LH ikastetxeek.
Eguberri jaietarako Sarek deitutako lehen mobilizazioaren parte da argazkia. Bilbon urtarrilaren 13an egingo den manifestazio nazionalerako autobusean izena eman daiteke.
OARSO BIDASOKO HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia dela eta, webgune honetako edukiak ez dira urtarrilaren 2ra arte berrituko.
Urtarriletik ekainera bitarteko ikasturtean izena emateko epea da zabaldutakoa. Astean bi edota lau ordu joan daiteke.
Hamar atal izango ditu 'Indusketa guztien gainetik' izeneko podcastak eta gaur publikatu dute lehena. Egunero argitaratuko dute Aizpea Goenaga eta Leire Lizartzegik gidatutako saioa.
Bi ikastetxeak, udalarekin batera, "modu aktiboan" inplikatuko dira ikastetxeko energia kontsumoaren jarraipenean.
Otsailaren 25ean izango da lasterketa eta Irun eta Hondarribitik igaroko da.
Biharko San Tomas egunetik Errege Magoen iritsiera bitarte izango dira aldaketak.