Berri Txarrak taldeko bateria jotzaile irundarraren 'Esc' lana primizian entzuteko aukera izango dute herritarrek ostiralean, disko berriaren entzunaldia egingo baitute.
Igandeko goiz-goizetik hiriko trafikoan eragin oso nabarmena izango du lasterketak. Alternatibak prestatu ditu udalak.
Guillermo Etxenikerekin bildu dira sozialistak, hondartzako kirol eremua udalari eskualdatzeko udalbatzak egindako eskaeraz aritu dira. Haren arabera, "aurrera egin daiteke printzipioz, ez baitago oztopo teknikorik".
Lehen plaka fotovoltaikoen instalazioa egin du udalak Iraun haurtzaindegian eta udaletxea eta liburutegiari emango diote energia. Azken Portu kiroldegian jartzea da hurrengo asmoa.
2024ko aurrekontuaren kopuruagatik poza agertu badute ere, jeltzaleek faltan bota dituzte "proiektu eta inbertsio garrantzitsuak". Bihar bilduko da ogasun batzordea.
Tokiko merkataritza sustatzeko helburua duen Euskadi Bonu Denda kanpainarekin bat egin du udalak. Herritar bakoitzak bost bonu jaso ahal izango ditu.
'A la caza del primer Lehendakari' liburuan kontatu du Agirre lehendakariaren ihesaldiari buruzko datu ezezagunak. Hitzaldia Palmera Monteron izango da, hilaren 10ean.
'Hondarribia en el siglo XVI: Una villa moderna' izeneko hitzaldiarekin hasiko dute zikloa, Koldo Ortega historialariak emango du. Gaztelania hutsean izango da.
Kolon pasealekuaren eta Gipuzkoa hiribidearen artean jarriko dute bat, eta beste definitzeke dago. Sare bat sortzea da xedea.
Zerbitzu berezi horiek 07:15ean hasi eta 15:00ak arte iraungo dute. Hendaiarako nahiz Donostiarako noranzkoetan indartuko dute maiztasuna.