2023/11/3

Haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jarriko ditu Parketarrak egitasmoak

Datozen asteotan zenbait hitzordu izango dituzte herriko haur eta gurasoek Puntaleko parkean. Egitasmo honekin "auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotu" nahi dute.

Mendelu auzoaren biziberritzea lantzeko bilera egin dute Eusko Jaurlaritzan

Igor Enparan alkatea eta Estitxu Urtizberea alkateordea Lakuan izan dira aste honetan. Alkateak bileraren gaineko balorazio baikorra egin du.

[Erreportajea] Urteetako behar baten emaitza

Irailean ireki zituen ateak Irungo Emakumeen Etxeak, lau urteko prozesua bukatu ondoren. Izen bereko elkartearen eta udalaren artean koordinatuko dute, hitzarmen baten bidez.

Ane Zufiaurrek irabazi du Bidasoa-Txingudi Patzuergoaren arte digitalaren lehiaketa

'Txikitik Handitasunera' izena du irundarraren lanak eta Bidasoa ibaiaren bokalean dagoen biodibertsitatea islatu du. Zufiaurre, besteak beste, HITZAren kolaboratzailea da.

[Bideoa] Emakume arraunlarien denboraldia ospatu dute Olagarro elkartean

Aurten ere ez du hutsik egin elkarteak, eta behar bezala biribildu dute aurtengo denboraldia, bazkari batekin.

Harresilanda kalean kokatuta dago Eli Gallegok sortutako Elikaeskola.

"Elikadura osasuntsu batean hezten ikasteko" hitzaldiak antolatu dituzte Elikaeskolak eta udalak

Datozen hiletarako bederatzi hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean, haur, nerabe eta helduek "beraien gorputzarekin eta elikadurarekin harreman osasuntsu bat" izan dezaten.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Oldarraldiari aurre egiteko kale aldarria

Euskararen normalizazioan eragiteko arau eta dekretuen kontrako hainbat erabaki hartu dituzte epaitegietatik. Herriz herri erantzuna jasotzen ari dira ebazpen horiek, eta bihar Bilbon nazio izaerako aldarria egingo dute.

[Erreportajea] Itzulera: aldarri eta arnas

Hiru astean 8.603 palestinar hil ditu Israelgo Estatuak, horietatik 3.542 haurrak. Palestinaren aldeko elkartasun uholdeak hartu ditu kaleak palestinarren erresistentziarako eskubidea aitortuta.

Txingudi Errugbi taldeak beste lehia asteburu bat du aurretik

Biok Txingudik etxean jokatuko du, 14 urtez azpikoak Hernanira joango dira, eta Aritz Arrieta Autonomien Txapelketan arituko da 16 urtez azpikoetan.

Molino errepidea itxita, urte bukaera arte

Katea eta Anakako industriagunea elkartzen dituen errepidea da eta Adifen obrengatik egongo da itxita.

Eguberrietako kanpaina iragarri du udalak

279 apaingarri jarriko dituzte guztira, eta meteoritoa izeneko argiztapen berri bat ere instalatuko dute. Abenduaren 1ean piztuko dituzte argiak.

EAJk Larreundi-Olaberria auzo elkartea udalak babestea eta sustatzea proposatu du

Belaunaldi erreleboari erantzutea aitortu diote auzo elkarteari eta, horrenbestez, udalak auzo elkartea babestu behar duela azaldu dute.

Udalaren zerbitzu informatikoetan geldialdia asteartetik aurrera

Udalaren informatika-sarean mantentze-lanak egin behar dituzte eta, horregatik, azaroaren 7tik aurrera ez dira erabilgarri egongo.

Gehiago