Euskara arloak eta HEZTEN elkarteak 'Familian Ola' eta Haurrak Parkean' doako jarduerak antolatu dituzte Irungo familientzat. Egitasmoaren helburua da familia barruko euskararen transmisioa bultzatzea aire zabaleko doako jarduerak antolatuz.
Mariñok eta Real Unionek indarrak batu dituzte emakumeen futbola indartu, bultzatu eta ikusgarri bihurtzeko. Irungo eta eskualdeko emakumeei proiektu sendo bat eskaini nahi diete.
Berezitasun gisa, bi zutarri bata besteari begira ditu harrespilak eta horiek "giza itxura" dutela azaldu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Jaizkibel estazio megalitikoa lurpean dauden harrespilez josia dagoela baieztatu du elkarteak ere.
Gaur entregatuko dute uztailean «alardearen konponbidearen alde» abiatu zuten sinadura bilketaren emaitza.
12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua da indarkeria matxistaren ekintzak eta jarrerak prebenitzea eta errespetuan, tratu onean eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea. Parte hartzeko, gehienez hiru minutuko bideoak aurkeztu behar dira azaroaren 10a baino lehen.
Euskal Baleazaleei, San Juan ontziari eta MikMak kulturari buruzko ikuskizun berri bat sortu du Irungo Ostomila Txotxongilo Taldeak. Azaroaren 21ean estreinatuko da, Bilbon.
Azken bozketa gaurtik (hilak 6) hilaren 10era egongo da irekita, eta herritarrek aukera izango dute erabakitzeko zein proposamen sartuko diren 2024ko aurrekontuetan.
Irungo zazpi ikastetxek esku-hartze plan bat diseinatu eta garatuko dute, elkarlanean. Aurten Garapen Jasangarrirako Helburuetatik zazpigarrena jorratuko dute ikasleek: energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.
Iragan jardunaldiko porrotaren ondoren, Real Union Galera itzuliko da igandean. Tarazonaren aurka jokatuko dute, 12:00etan. Garaipenaren bidera itzuli nahi dute.
Irungo kirol talde guztiak martxan dira denboraldiari ekiteko, eta bide onetik hasi nahi dute sasoi berria.