Mozio bat erregistratuko dute osteguneko osoko bilkuran. Herrian etxebizitzarekin "arazo larria" dagoela diote koalizioko kideek, eta horri aurre egiteko "politika eraginkorrak egiten hasteko garaia" dela.
Bidasoa Irunek ezin hobe hasi du Asobal Liga, eta ostiralean berriro erakutsi zuten sasoiko daudela Valladolid menpean hartu ondoren (31-27).
'Arnasa batean, emakume zinegileak' landu du Bertha Gaztelumendi irundarrak Rosa Zufiarekin batera eta gaur estreinatuko dute. Bestetik, Fermin Muguruzak 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala ondu du eta estreinaldi mundiala ostegun honetan izango da.
Bularreko minbiziaren kontrako borrokari oihartzuna emateko abentura bat hasiko dute hiru lagunek. Bestalde, ontzi berri bat eskuratu nahi dute, emakumeen talde bat osatzeko.
Real Unionek daraman bolada onari jarraipena eman zion atzo Galen Teruel garaituta (3-2). Sailkapeneko bigarren postuan mantendu dira, lidergoan den Nasticetik puntu bakarrera.
'Ur-teak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna estreinatzeko bi emanaldi eskainiko dituzte datorren urriaren 6an. Sarrerak 6 euroan eskura daitezke.
Ondorio nagusien artean, konfiantzazko espazioak sortzeko beharra nabarmendu dute. Gazteek, gainera, ikastetxe edota gaztelekuetan osasun mentalean adituak nahi dituzte.
Kontzertua Amaia KZn izango da, 19:00etan, eta Luis Mariano Lirika Elkarteak eta Ametsa Abesbatzak interpretatuko dute.
Larunbatean Txingudi Korrika 10k lasterketaren XXIV. ekitaldia lehiatuko da. 500 lasterkarik eman dute izena dagoeneko proban, eta BATek bi izen nabarmendu ditu: Iraitz Arrospide eta Elena Silvestre.
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diete arabarrei eta espetxeratzeko agindua duela bi aste jaso zuten. Elkarretaratzea 19:30ean izango da Irungo San Juan plazan.
Iazko ikasturtean egin bezala, Irungo AEK-k prest du euskara informala lantzeko ikastaroa. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, arratsaldez.