2023/8/28

Haurtxokoetan izena emateko epea, hastear

Hiriko bost haurtxokoetako izen-emateak irailaren 1etik 7ra egin behar dira. Orotara, 363 toki eskainiko dira, eta aurten, lehenengoz, behar bereziak dituzten haurrentzako hiru toki eskainiko dira.

Guadalupeko Igoera, lasterketen denboraldi berria hasteko

Larunbat honetan lehiatuko da lasterketaren XLV. ekitaldia, 10:30etik aurrera. Aurrez, 09:30ean, Guadalupe Txiki gazteen lasterketa egingo da. Horrez gain, lasterketa bonuak eskuratu daitezkeela gogorarazi du BATek.

Helene Gebara Mendibil izango da Jaizkibel Konpainiako kantinera

Jaizkibel Konpainiak datorren irailaren 8an kantinera gisa nor ariko den aukeratu du jada.

Real Unionek garaipenarekin hasi du sasoia

Txuri-beltzek atzo hasi zuten denboraldia Galen Sabadellen aurka, eta 2-1 nagusitu ziren Fran Justo entrenatzailearen lehen partidan.

Marlaxka Xake Klubak jaietan urtero antolatutako xake jaialdia.

Aurten ere xakeaz gozatzeko aukera izango da jaietan

Adin tarte guztientzako txapelketak antolatu ditu Marlaxka Xake Klubak irailaren 16rako. Aurki zabalduko dituzte izen emateak.

Grand Slameko finalaurrekoak, irailaren 2an

Goikoetxea-Gorka bikoteak Erik-Lopezen kontra jokatuko du eta Erkiaga-Lerikak berriz, Johan-Basqueren kontra.

Udal euskaltegian izen-ematea, irailaren 18ra arte

16 urtetik gorakoak matrikula daitezke. Gainera, langabezian daudenek euskara doan ikasteko Lannahi programa martxan jarri dute aurten ere.

Kiroldegietan matrikula doan, irailaren 30era arte

Matrikula guztiz doan izango dute bi kiroldegietara joateko, irailaren 30a baino lehen eginez gero.

Gehiago