Orain, 15 eguneko epea dago alegazioak egiteko, eta etxebizitzen banatzea irailean egingo dutela aurreratu du udalak.
Bi partida jokatuko dira uztailaren 1ean Uranzun, 18:00etatik aurrera. Buruz buruko txapelketako finalistetako bat (Altuna III. edo Elordi) eta binakako txapelketako atzelari irabazlea (Zabaleta) Irunen izango dira.
Maila desberdineko hiru zirkuitu ditu: hastapenekoa, amateurrentzakoa eta pro zirkuitua. Aurrekontu parte-hartzaileetatik ateratako proposamena da.
Gaurtik igandera 14 eta 17 urtez azpiko emakumeen taldeen futbol lehiak izango dira. Hilaren 24an, berriz, Legends kategoriako txapelketaren txanda izango da: Reala, Athletic Club, Oiartzun KE eta Añorga KKE taldeak arituko dira.
2021etik, seme-alabak eskolan uzteko aparkaleku berezi batzuk egokitzen aritu da udala, ‘Musu eta agur’ izenekoak. Ikasleen segurtasuna bermatzeaz gain, autoa aparkatzeko alternatiba bat eskaintzen diete gurasoei.
‘Kantiniersa vs kantinero: izena eta izana’ hitzaldia eskaini berri dute, ikuspegi historiko eta antropologiko feministatik, Alarde Parekidean gizon batek kantinera interpretatzeak eragin duen interesagatik.
Hilaren 19an zabalduko da Jon Etxebestek prestatu duen erakusketa. Ekainaren 9ra bitarte egongo da ikusgai Arma Plazan.
Elai Serbitzuak enpresak apirilaren 20an plazaratu zuen eskaintza bera mantentzen duela ikusirik hartu dute erabakia. Uztailaren 18ra arte luzatu dute greba.
Sanpedro eta sanmartzial jaien egitarauaren barruan egingo da hipika jauzien lehiaketa mitikoa. 10:00etan hasiko da txapelketa.
Aldi baterako aparkalekuak jarriko dituzte ekainaren 22tik uztailaren 3ra, eta Gautxori autobus zerbitzua asteburu honetan eta jaiek iraun bitartean eskainiko da, geldialdia ibilbidearen nahi den lekuan eskatu ahalko delarik. Gune batzuetan TAO gabeko egunak ere izango dira.
Udalekuak 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Uztailean eta abuztuan izango dira, goizez, 10:00etatik 13:30era. Izen-emateak irekita daude.