2023/5/23

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Oihana Briones Aramendi (EH Bildu)

«Badaude gauza batzuk hobetu behar liratekeenak eta muturrera eraman konpromiso gehiagorekin»

Alkategai berria dauka Irungo EH Bilduk: Oihana Briones. Orain arte udalbatzaren parte izan da eta zerrenda buru izateko jauzia egin du udal hauteskunde hauetan. Egun, hiru eserleku dituzte abertzaleek.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Noemi Odriozola Pascual (PSE-EE)

"Turismoan eta zerbitzuetan oso zentratua dagoen eredu hori irauli behar dugu"

Bi zinegotzi ditu egun PSE-EEk Hondarribiko Udalean. "Bizitzeko eta lan egiteko hiri bat" defendatzen jarraituko dute sozialistek.

HAZen emandako zerbitzuen bolumenak gora egin du 2022an

Iaz 248.032 pertsonei eman zitzaien arreta kanal ezberdinen bidez, telefonoa izanik kontsultarako zerbitzu nagusia. Pandemia aurreko datuekin alderatuta, zifrek %20ko igoera izan zuten iaz.

Nazioarteko berrikuntzan "erreferente" izateko asmoa duen Campus Teknologikoa

Enplegu berriak sortzea eta bertako industriaren lehiakortasunari eta berrikuntza gaitasunari "bultzada berri bat" ematea dira proiektu berri honen helburuak. Campus Teknologikoak Bidasoko herritarren zein eskualdeko ekonomia indartuko dituela ziurtatu dute.

Emaitza bikainak gazteen mailako Gipuzkoako Txapelketetan

BATeko kirolari gazteenek maila onean daudela erakutsi zuten asteburuan. Espainiako Txapelketan aritzeko hiru minimo eta hainbat domina lortu zituzten.

Hurrengo Hondarribiko alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.

Surf jardunaldi irekiak antolatu ditu Surf Teknika Eskolak

Ikastaro ireki horiek Hendaiako hondartzan izango dira igande honetan, 09:30etik 12:30era. Antolatzaileen helburua da gazteen artean surfa sustatzea. Larunbata da izena emateko azken eguna.

Irungo bigarren liburutegi librea Oinaurren jarri dute

Lehena Almudena Grandes plazan kokatu ondoren, Jostun plazan ezarri dute hiriko bigarrena. Egitasmoaren helburua da hirian literatura eta liburu trukea sustatzea.

Gernikako hiru taldek Psilocybenea hartuko dute

The Riff Truckers, Agur eta Tooth taldeak entzun ahal izango dira larunbat honetan Psilocybeko areto arrosean, 22:00etan.

Burdina izango dute hizpide EHUko udako ikastaroetan

Burdina ardatz izango duten jardunaldiak lurreratuko dira udan Irunen, 'Ezpatak baino gehiago: burdina Erromatar Inperioan' izenburupean. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira, Gordailuan eta Oiasso Museoan.

'Saldremos Mejores' podcasta, larunbatean Amaia KZn

Gaurkotasuna eta umorea batzen dituen podcasta 'live show' formatuan iritsiko da Irunera. Protagonistak Ines Hernand eta Nerea Perez de las Heras dira.

Sexu erasoa irmoki gaitzetsi dute

Atzo Martxoak 8 plazan bildu ziren hondarribiarrak 'Indarkeria sexistarik ez. Aski da!' lelopean.

Ostegunean, Sri Lankara bidaia Amaia KZn

'Zure abenturaren bila' programaren barruan, Susana de la Rubiak Sri Lankara egindako bidaiaren nondik-norakoak aurkeztuko ditu etzi, 19:30ean.

Gehiago