Ostegunean, Sri Lankara bidaia Amaia KZn

'Zure abenturaren bila' programaren barruan, Susana de la Rubiak Sri Lankara egindako bidaiaren nondik-norakoak aurkeztuko ditu etzi, 19:30ean.

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, ostegunean (hilak 25) Susana de la Rubiak Sri Lankan barrena egin zuen bidaia aurkeztuko du 19:30ean, Amaia KZn, ‘Zure abenturaren bila’ programaren barruan. ‘En Tuk-Tuk por Sri Lanka’ izenburupean, De la Rubiak Sri Lankan bere alaba Anarekin batera egindako bidaiaren nondik-norakoak azalduko ditu.

Hitzordua gaztelaniaz izango da, eta aurkezpenaz gain, saioaren bukaeran solasaldi bat egingo da. Sarrera doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.