2023/5/18

Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.

Auzoetan egin diren lanak hauteskunde garaian izan direla salatu du Elkarrekin koalizioak

Auzoetan egin diren egokitzapenak azken bi hilabeteetan izan direla salatu du David Nuño alkategaiak: "Lastima da urtero hauteskundeak ez izatea, horrela auzoak nola hobetzen diren ikusiko genuke".

Pala txapelketaren finalaurrekoen irudia Soroetako pilotalekuan.

Berdintasunaren aldeko palakadak emango dituzte larunbatean

Zortzigarren Emakume Txapelketa abiatuko dute larunbatean, Soroeta pilotalekuan. Banaka lehiatuko dira edizio honetan.

Hauteskunde ekitaldi nagusia egingo du Gipuzkoako PSE-EEk Irunen

Txanaleta plazan bilduko dira larunbatean, 10:45ean, Jose Antonio Asensio, Jose Antonio Santano eta Rafaela Romeroren parte hartzearekin. Ondoren, 12:30ean, PSE-EE Hondarribian izango da hauteskunde ibilbidearekin jarraitzeko.

Ikasleek Agenda 2030 programan egin duten lana aurkeztu dute

Irungo zazpi ikastetxe atxiki dira egitasmora, eta Garapen Jasangarrirako zazpigarren helburua landu dute: Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.

Hasi dira Artiako soropil artifiziala berritzeko lanak

Zelaiko beste zenbait elementu ere ordeztuko dira soropilarekin batera eta obrek irauten duten denboran ezingo da instalazioa erabili.

[Bideoa] Auzoko jaien bideo-kronika egin dute Larreaundi-Olaberrian

Jaiak "ederrak" izan direla gogoratu du Auzo Elkarteak, eta auzoa egiten segitzeko deia egin dute, "auzo antolatu bat, auzo zoriontsu bat delako".

Gehiago