Gonzalo Carrion hautagaiak adierazi du "exijentzia eta zorroztasuna" oinarri dituen taldea osatu dutela, eta programa "irekia, parte hartzailea eta kontrastatua" dela.
Udal eta foru hauteskundeen jarraipena egingo da atal berezietan.
EAJren bozekin gehiengo osoa lortuta, aurrera atera da proiektuaren lehen zirriborroa. Gainontzeko udal taldeek aurka egin dute.
Iragan larunbatean eskolarteko Gipuzkoako Ur Lasaietako Piraguismo Txapelketak jokatu ziren Irunen, eta Santiagotarrakeko gazteak txapeldun izendatu ziren 23 domina lortuta.
Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Aduana zaharraren partzela erostea onartu du aste honetan, eta eraikina estatuaren eskuetatik udalarenera igaroko da.
Hiru multzotan bereizi ditu programako proposamenak alderdi berriak: "Nahia, beharra eta alardea".
Hamazazpi urteko ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, goi mailako lehiaketa utzi du Ander Elosegik. Lau Olinpiar Jokotan izan da, bitan laugarren izanik. Munduko eta Europako txapelketetan ere hainbat domina lortu ditu, beti onenen pare egonik. Ate berri bat ireki du orain: lan munduan murgildu da. Hori bai, piragua alboratu gabe.
Iazko azaroan sortu zuten Bor-Bor Hausnarketa Kolektiborako Plaza. Erantzunak bilatzea helburu duen espazioa sortu dute. Hurrengo proposamena Ukrainako gerraren inguruko hitzaldi bat da, hilaren 17an egingo dena.
Helduekin lehiatu bazen ere, brontzezko domina poltsikoratzeko gai izan da hondarribiarra Portugalen jokatutako Munduko Txapelketan. Egunerokotik «ihes egiteko» baliatzen du kenpoa gazteak.
Hondarribiko Zumardikoak koruak eta Donostiako Eresmin Abesbatzek kontzertu solidarioa eskainiko dute bihar, Portuko Elizan.
PSE-EE taldeak jakinarazi du EAEk jasoko dituen 5,5 milioi euroetatik zati bat bideratuko dutela Hondarribiko gotorlekuaren interbentziorako.
Fermin Calbeton, Sarasate eta Beraketa karriken artean sortu duten parke berria asteburu honetan irekiko dute.
Sagardo Eguna egingo da bihar Urdanibia plazan eta Itaiak erasoen aurkako protokoloa aktibatuko du eta telefono zenbaki bat ahalbidetu du salaketak egiteko.
2012 eta 2015 urteen bitartean jaiotakoei zuzenduta dago aste bat irauten duen udaleku hau. Plazen zozketa ekainaren 5ean egingo dute.
Paisaian eta naturan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago eta izen-emateak irekita daude jada. Hilaren 26an, gainera, zeramika ikastaro bat egingo da Marrazketa eta Pintura akademian.
Azken hilabetean 39.553 bidaiari pasa dira bertatik. Aurten, honezkero, 123.896 izan dira Donostiako Aireportutik igarotakoak.
Real Unionen eta Bidasoa Irunen talde nagusiek partida garrantzitsuak dituzte maila mantentzeko eta Europara sailkatzeko lehian.
Bihar, larunbata, Gipuzkoako Ligako azken jardunaldia lehiatuko dute Hondarribian. Igandean, berriz, Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da.
Kontsulta itzazu asteburuan Bidasoko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.