2023/5/10

"Aldaketa ilusiotik" ekarriko duen programa aurkeztu du EH Bilduk

Hondarribiko EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako osatu duen programa kaleratu berri du. Sei ardatz nagusi izango ditu herri programak.

Laugarren Muxiko Jaiak 450 dantzari inguru bilduko ditu

Igandean Euskal Herri osotik etorritako dantzariek herria alaituko dute. Eguraldi txarra eginez gero, hitzordua aldatuko dutela aurreratu du udalak.

Ikastetxeentzako igeriketa ikastaroa eskainiko du Irungo Udalak

Irungo 11 ikastetxe publikoko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izango da, eta 2023ko irailean hasiko den ikasturte berriarekin hasiko da.

Araudi bat proposatu dute Hondarribian alardea berriz «publikoa» izateko

Hondarribiko EH Bilduko lantalde feministak landu du. Egungo gizartearen «beharretara» egokituta dago. Desfilean inor ezin dela «diskriminatu» argi zehaztu dute, alarde «mistoa» aurki lortze aldera.

Arantxa Iraola-Berria

'Iñigo Salaberria, in memoriam (1961-2022)' dokumentala eskainiko dute

DokuIrun programarekin jarraipena izango da ostiral honetako proiekzioa. Gainera, Koldo Almandoz zine zuzendaria segidan egingo den mahaia inguruan egongo da.

Bigarren autobus linean ere, autobus elektrikoak

L-1 lineako guztiak elektrikoak dira egun eta L-2ko lehena ekainean iritsiko da. Horrez gain, autobus barruan berrikuntzak iragarri dituzte, esaterako, txartelarekin ahalko da ordaindu.

Lakaxitak adinez heldu dela ospatuko du Jaion! jaialdiarekin

Maiatzaren 20ean ospatuko dute Jaion! urteurren festa. Urtero lez, kamioia Moskutik aterako da 17:00etan, eta kontzertuak 19:00etan hasiko dira gaztetxean.

EH Bilduren lehen ekitaldi nazionala Irunen egingo da ostiralean

Kanpaina Irunen hastea erabaki du EH Bilduk eta, hartara, Ficobako sarreran elkartuko dira maiatzaren 12an, 19:00etan.

Janari bilketa antolatu dute Toki Alaiko ikasleek maiatzaren 25erako

Elkarteen zereginak lantzen ari dira eta, bide horretan, hiriko hainbat supermerkatutan elikagaien bilketa antolatu dute hilaren 25erako, 09:00etatik 13:00etara.

Gehiago