Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Aldaketa ilusiotik" ekarriko duen programa aurkeztu du EH Bilduk

Hondarribiko EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako osatu duen programa kaleratu berri du. Sei ardatz nagusi izango ditu herri programak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/05/10

Hondarribiko EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako osatu duen programa kaleratu berri du. Sei ardatz nagusi izango ditu programak. Aldaketa ilusiotik leloa aukeratu dute aurtengo hauteskundeetarako.

Lehenik, herriak aldaketa behar duela esan dute taldekoek, “urteetako kudeaketa exkaxak arazo asko azaleratu” dituelako. EH Bildu behar horiek konpontzek gai den “talde bakarra” dela diote, “ideiak eta lehentasunak argi ditugulako, eta udal askotan dagoeneko egiten ari garelako”.

Hondarribiak arazoak “pilatzen” jarraitzen duela erantsi dute, besteak beste, alardearen pribatizazioa, kotxean oinarritutako mugikortasuna, etxegintza eredu elitista, euskararen gainbehera, kontrolik gabeko turismoa edota arrantza eta bertako ekonomia zaurgarriak jarri dituzte adibide gisa. Proposamen “eraikitzaileak” ditu taldeak, eta argi dute zein den helburua: “XXI. mendeko udala nahi dugu, Hondarribia berdea, herritar guztiak berdinak, herri bizia eta bertan bizitzeko eta noski, herri euskalduna”.

Taldeak amesten duen herria lortzeko “udalaz harago” lan egin behar dela erantsi dute, eta esparru politiko guztietan “Hondarribiaren alde” lan egiteko konpromisoa hartu dute.

Programa honetan sei egitasmo zehaztu dituzte, ondorengoak:

  • Mugikortasunaren kudeaketa berde eta integrala: Hondarribia “funtzionala, berdea eta erosoa” izateko Damarriko Mugikortasun Gunea beharrezkoa dela diote, bidegorri sarearekin konektatuta, bizikletentzako aparkaleku seguruekin, Irun, Donostia eta Baionako autobus zerbitzuekin, hiriko autobusarekin konektatuta, behealdean aparkalekuekin eta online eskaerak jasotzeko punturekin. Horrez gain, Amutaldeko disuasio aparkalekua eraiki nahi dute, bidegorrira Iruneraino eraman nahi dute, Bentako aparkalekua doan jarri nahi dute anbulatorio orduan, Hendaiara doan ontzia MUGI sisteman sartuko dute, auzoetan mugikortasun zerbitzuak eskainiko dituzte eta eskualdeko txirrinda publikoko zerbitzua eskainiko dute.
  • Etxegintza eredu jasangarria eta soziala bultzatu: Herriko gazteei bertan bizitzeko aukera eman nahi diete, honako bi tresnen bidez: etxe hutsen errolda eginez eta zahartuta dauden etxebizitzak udalak birgaituz. Etxebizitza Parkea sortu nahi dute eta hauen alokairu soziala bultzatu. Etxebizitza turistikoen azterketa ere egingo dute.
  • Berdintasun Saila eta teknikaria: Azken urteetan koalizioak egindako eskaera hori “errealitate bihurtuko” dute, “udalak behar duen Berdintasun Saila sortu eta alor honetan lan egingo duen teknikaria kontratatuz”. Berdintasunaren hiri izateko bidea ere zabaldu nahi dute.
  • Zaintza integral eta komunitarioa: Diagnostiko osoa egin eta Plan Estrategikoa gauzatuko dute, “non zaintza behar ezberdinak jasotzen diren, zaintza publikoa, komunitarioa eta kolektiboa izan dadin, eta ez pribatua”.
  • Arrantz egungo erronketara egokitzea: Arrantza “ekonomia iturri bihurtuko” du taldeak. Antxoa eta atuna kontserbatzeko KM 0-ko fabrika sortuko dute, eta ontziak erregai alternatiboetara bideratzeko industria sortuko dute.
  • Euskararen erabilera berreskuratzeko tresnak: Euskarazko aisialdi ekintzak eta kultur programa “propioa” sortuko dute. UEMAn sartzeko prozesua ere martxan jarriko dute. Euskara Saila indartzea ere bada haien asmoa, “normalizaziorako arloa sortuz eta euskararen ordenantza berria” eginez.

Programa osorik kontsultatzeko, jo lotura honetara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.