Bost kartel finalisten artean aukeratu beharko dute Irun Txartela dutenek maiatzaren 14a baino lehen.
Uztailaren 10etik 16ra luzatuko dute bigarren Hondarribian Jazz Nazioarteko Jaialdia. 38 talde eta 150 musikari baino gehiagok herriko kale eta plazak girotuko dituzte.
Behobiako hizkuntza eskola lekualdatzea edota EHU eta UNED unibertsitateei espazio eskaintzea proposatu dute, besteak beste.
Ordutegia zabaltzeko espazio gehiago eskatu du klubak. Esaterako, maila altuetako kirolariek gehiago entrenatu ahal izan dezaten.
XXXII. Herri Kanta Jaialdia egingo dute, goizez. Parte hartzeko interesa duten abesbatzek maiatzaren 3a baino lehen eman beharko dute izena.
PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek, EAJk, EH Bilduk, PPk, VOXek eta IZAIAk osatu dituzte zerrendak maiatzaren 28ko bozetarako.
Casauboneko Nazioarteko Estropadan urrezko bost, zilarrezko bat eta brontzezko zazpi domina poltsikoratu dituzte hondarribiarrek.
Maiatza izango da ikastetxearen mende erdiko ospakizun ofizialen hilabetea. Maiatzaren 2tik 6ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Larunbatean Dantzaren Nazioarteko Eguna da, eta Irungo Udalak bat egingo du ospakizunekin. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da, Dunboako ubideko pasealekuko barandaren ondoan.