CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa egingo dute hil bukaeran. Hilaren 23tik 25era bitarte, egunero film bat proiektatuko dute Itsas Etxean.
Orain arte adostutako planarekin jarraitzeko eskatu dio alkateak Osakidetzari, Oinaurren anbulatorio bat eraikitzeko eta erdigunekoa handitzeko.
Euskal Herritik Londresera nortasuna garatzeko aukeren bila joan zen Elurren istorioa da nagusi. Trans kolektibokoen egunerokotasuna, generoa eta sexu joerak lantzen ditu kabaret honetan Andoni Mutiloa zuzendari eta aktoreak.
Egungo egoera eta koiuntura politikoaren errepasoa egingo du Sortuko idazkari nagusiak. Kultur Etxean bilduko dira.
'Black is Beltza II: Ainhoa' filmaren proiekzioa edota 'Saldremos mejores' emanaldia eskainiko dituzte Irungo aretoan. Hilaren 21ean erosi ahalko dira sarrerak.
Irungo iazko delinkuentzia tasa Euskadiko batezbestekoaren antzekoa dela jakinarazi du udalak. Baina arau hausteak hazi egin dira eta Segurtasun Ituna baliatuz zazpi udaltzain gehiago izango ditu hiriak.
Gizarte politikak eta zahartzeaz arituko da Maite Peña Aldundiko diputatua ostegun honetan, 19:00etan, IDEIAlekun.
Entzuleek ikusmin handiarekin erantzun zioten Jostaldin joan den larunbatean egindako kontzertuari. Antolatzaileek arrakastaz baloratu dituzte Txingudi badian egindako hiru kontzertuak.
Kafearen bueltan euskararen alde Irunen egindako ekimenez arituko dira martxoaren 25ean egingo duten lehen saioan. Beste bi batzar aurreikusi dituzte.