75 urte baino gehiago eta bakarrik daudenentzako programa da. Aurten 298 adineko gehiago bizi dira Irunen bakarrik gogoz kontra.
Bertako oinezkoentzako pasealekuarekin bukatzean ekingo diote 78.969,95 euroko aurrekontua duen begiratokiaren lanei.
Auzotarrek aparkatzeko duten beharrari erantzuteko proposamena da. Bi solairuko lurpeko aparkaleku bat izango litzateke, 150 plazarekin, Eguzkitza ikastetxeko patio batean.
Ospitaleari buruz ez dagoela "plan alternatibo zehatzik" salatuko dute, eta hirugarren anbulatorioa Oinaurren egiteko konpromisoa eskatuko diote Osasun Sailari. Urtarrilaren 27ko osoko bilkuran bozkatuko dute mozioa.
Kuartela, gaztetxea, liburutegia, eta orain, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea. Euskararen eta aniztasunaren bilgunea estreinatu berri du Errenteria-Oreretak, Madalen kalean, herriaren erdi-erdian.
Lamia estudioak 40 urte beteko ditu aurten. Objektiboa argiaren abiaduran doan gizarteari begira jarri, eta argazkigintzaren iraultza txiki eta handiez mintzatu dira Larrukert anaiak.
Mende erdia bete berri du Plaiaundi ikastetxeak. Lanbide Heziketako hamahiru ikasketa ziklo eskaintzen dituzte, enplegagarritasun handikoak. Programazio zabala osatu dute urteurrena ospatzeko.
Letizia Garcia Fernandez eta Aitor Errazkin Vicente dira II. Enrike Lekuona ikerketa bekaren irabazleak. 10.000 euroko zuzkidura jasoko dute euskararen alorreko ikerketa burutzeko.
Iradokizunen postontzia hilaren 24ean jarriko dute auzoan. Alkatea urtarrilaren 25ean bertaratuko da.
Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek sustatuta, Mondragon Unibertsitateko hainbat irakaslek eskainiko dituzte. 35 orduko ikastaroa da, eta izen ematea irekita dago.
Otsailaren 6a baino lehen egin behar dira ordainketak, eta aurtengo tasa %30 jaitsi da 2013. urtearekin alderatuta.
Angel Miguel Medrano 80 urteko irundar pentsiodun zaurgarriaren etxegabetzearen aurka bilduko dira asteartean, Donostiako Askatasunaren etorbideko 21. zenbakiko Sabadell bankuaren aurrean.
Hilaren 26an herriko udal taldeak maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategaia aurkeztuko dio militantziari.
Hondarribiko Udalak eta Emeki elkarteak, lankidetzan, hirugarrenez antolatuko dute lehiaketa. Irizpide tekniko eta baldintza guztiak jakinarazi dituzte dagoeneko, eta urtarrilaren 31 izango da lanak entregatzeko epe muga.
Hondarribiko futbol, eskubaloi, eta saskibaloi taldeek hitzordu ugari izango dituzte datozen bi egunotan. Albiste barruan horiek guztiak.
Lehen taldearen etxeko partidak modu bereziagoan eta giro onean bizitzeko, animazio harmaila berria sortu du klubak denboraldiaren bigarren itzulirako.
Gaur arratsaldetik aurrera egongo da ikusgai 'Eta hala ere marrazkiak egiten dituzte!' erakusketa. Guztira haur errepublikanoen 40 marrazki bildu dituzte.
Lehiaz jositako asteburua dute aurrez aurre Irungo kirol taldeek. Real Unioneko talde nagusiak bigarren itzulia hasiko du bihar, etxean.