Larreundiko bizilagunek elkarretaratzea egingo dute E25 autobus zerbitzua eskatzeko

Santa Elena karrikako lanak direla eta, linearik gabe geratu dira auzoan, eta eskutitza igorri diete udalari nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiari.

"Geroz eta beharrezkoagoa da udal alardea berreskuratzea"

Alarde Parekideko Juntak aurtengo ospakizunaren gaineko balorazioa egin du, eta emakumeak eta gizonak pare dituen alardearen parte hartzea handituz doala esan du.

Casasola: "Beti zaudete hor eta zuek zarete aurrera jarraitzen bultzatzen nauzuenak"

Berriz berreskuratu zuten atzo Nagore Laffage omentzeko eta indarkeria matxista salatzeko ekitaldia Irunen. Jose Antonio Santano alkatea eta Miren Etxebeste Berdintasun zinegotzia bertan izan ziren.

Folka Txingudiko badian barrena zabalduko da abuztuaren 19tik 21era

Bidasoa Folk jaialdiaren barruan, bost kontzertu eskainiko dituzte, folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin.

Ezohiko bilkuran Oiasso hiri erromatarra gauzatzeko plana onartu zuten

Bi puntu jorratu zituzten uztailaren 5ean egindako ezohiko bilkuran; Udal kiroldegiak kudeatzen dituen enpresa konpentsatuko dute ekonomikoki eta Oiasso erromatar hiria plana adostu zuten EAEko Administrazio Orokorrarekin.

Aurtengo alardearen ondoren, Irunen "zerbait" aldatu dela iritzi dio Elkarrekin Podemosek

Aurrerapausotzat jo ditu alarde parekidearen harreran PP ezik udal talde guztietako ordezkariek parte hartzea, baita Berdintasun zinegotziak hiriko bandera ematea.

Emakumeak Alardean parte hartzeko pauso berri bat

Guztion Alardeak Alardean emakumeek parte hartzeko eskaera luzatu dio udalari zein Alarde Fundazioari. 64 emakume atxikitu dira eskaera dokumentura.

EH Bildu: "Alkateak ez du aurrerapausoak emateko ausardiarik izan"

Aurten alkateak alarde parekideari harrera egiteko itxaropena sortu zela esan du EH Bilduk, baina berdintasunaren aldeko urratsak egiteko aukera galdu dela iritzi dio.

Dies Oiassonis indartsu bueltatuko da

Iaz izurrialdira egokitutako programa eskaini ondoren, aurten, normaltasunera itzuliko da erromatar jaialdia, inoizko aurrekontu handienarekin.

Nagore Laffage oroitu dute hilketaren 14. urteurrenean

Urtero moduan, sanferminen atarian, justizia eta erreparazioa eskatu dute irundarrarentzat Iruñean, hamarnaka lagunek.

Hondarribiko bi etxe babesteko eskaera

HAPOa baliogabetuta dagoen bitartean, Ainara Etxea eta Oilar Etxeak babesik ez dutela salatu eta Eusko Jaurlaritzak neurriak har ditzala eskatu du PSE-EEk.

Atzo egin zen Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko bilkura

Hainbat gairen inguruko zortzi erabaki hartu zituzten, baita zerrendatik kanpo ezarri zuten beste batena ere.

Larunbatean hasiko da finalerdien lehia

Larunbatean jokatuko diren bi partidak ETB1en ikusi ahal izango dira 23:00etatik aurrera.

Dena prest Irun Zuzenean jaialdirako

Bihar hasi eta larunbatean bukatuko da, eta erreferentziazko hamar talde eta bakarlari ariko dira Ficoban zuzenean.

FICAB zinemaldiak hiru emanaldi izango ditu

Azaroaren 14tik 19ra egingo da eta lehen aldiz Donostiako Tabakaleran egingo da festibalaren zati bat.

Itzuli da 'Hondarribia bidez-bide' zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara egongo da martxan. Zerbitzua aldez aurreko egunean erreserbatu beharko da.

EH Bilduk indartsu hasi nahi du ikasturte politikoa

Herri batzarra egingo dute urriaren 4ean Palmera Montero gunean eta EH Bilduko zuzendari nagusia izango da bertan, Garikoitz Mujika.

Mugaz gaindiko arazoak konpontzeko arreta zerbitzua martxan

Urriaren 4an zabalduko da berriro ere aholkularitza zerbitzua. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.

Jaitzubia Hipika ezagutzeko, jardunaldi irekiak

Larunbat honetan instalazioak eta bertan egiten diren jarduerak ezagutzeko aukera egongo da. Sarrera librea da, baina jarduera batzuetarako aurrez izena eman behar da.

Gehiago