Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

FICAB zinemaldiak hiru emanaldi izango ditu

Azaroaren 14tik 19ra egingo da eta lehen aldiz Donostiako Tabakaleran egingo da festibalaren zati bat.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/09/29

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, FICAB deiturikoa, azaroaren 14tik 19ra egingo da. Egitasmo hau Irungo Udaleko Kultura arloak sustatzen du Oiasso Erromatar Museoarekin lanean. Aurtengo kartela Antzinako Egiptori buruzkoa da, Tuttankamonen hilobiaren aurkikuntzaren mendeurrena delako. 

Jatorri askotako 49 film jaso dituzte guztira, esaterako, Jordania, Brasil, Mexiko, Erresuma Batua edota Frantzia. Azken edizioan batik bat film laburrak bildu zituzten, aurten, aldiz, gehienak pelikulak direla adierazi dute antolatzaileek.

Programazioa

Hautaketa bat egin dute filmekin eta horiek hiru emanalditan proiektatuko dituzte. Azaroaren 16ko goizeko saioa Hezkuntza Sailari dagokiola azaldu dute eta lehen aldiz Donostiako Tabakaleran egingo da festibalaren zati bat. Gerora egingo diren beste biak Sail Ofizialekoak, Amaia KZn egingo dira, hitzaldi aretoan  eta auditoriumean,17:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Beste urte batez Donostiako Aquariumaren kolaborazioa izango dute eta bertan itsas arkeologiarekin zerikusia duten filmak proiektatuko dituzte. Bestalde, film guztiak Festhome plataforman ahalko dira ikusi.

Programatu duten filmetako bat itsuentzat prestatuta dagoela aurreratu dute, eta hori egin ahal izateko AudescMobile aplikazioa erabili dute, doakoa dena eta ONCEk sustatutakoa. El sueño de la vida eterna da egokitu duten pelikula, Javier Truebarena.

Tuttankamonen hilobiaren aurkikuntza

Urriaren 6ean, 19:00etan, Oiasso museoan hitzaldi bat eskainiko du Juan Ramon Perez Accino Picatoste egiptologo ospetsuak. Aurkikuntza berriak Errege Gordelekuaren bailaran (Luxor, Egipto) izena du hitzaldiak eta Oiasso museoak antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Antzinako Egiptori eta hilobien arkeologiari buruzko hitzaldi ziklo bat eskaintzen hasi ziren martxoan, eta urte osoan egingo dira.  

Antzerki tailerran 

Haur eta helduak antzerki klasiko greko latindarrera erakartzeko antzerki saioak antolatu ditu beste urte batez Oiasso museoak, aldundiarekin batera. Asmo nagusietako bat ere bada Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren esparruan programatzen diren ikuskizunetan parte hartzera bultzatzea. 

8 eta 13 urte bitarteko hurrentzako saioak Nerea Arriolak eskainiko ditu, urriaren 19tik abenduaren 14ra, asteazkenero. 17:15ean hasi eta 18:30ean amaituko dituzte eta matrikularen kostua 40 eurokoa da.

Helduentzako tailerra, asteazkenetan egingo da ere urriaren 19tik 14ra, 18:30ean hasi eta 20:30era. Matrikularen prezioak 40 euro balio ditu ere eta Patxi Perez izango da irakaslea.

Klaseak museoan emango dira eta lehenagotik izena eman behar da telefonoz 943 63 93 53 zenbakira deituta edota posta elektronikora mezua bidalita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.