Txanogorritxo ipuina deseraikiz, eraiki

Itsaso Gutierrezek haren gradu amaierako lana aurkeztuko du bihar 19:00etan Liburutegian.

Hiru partida dituzte aurretik Zaisa Txingudi Errugbi taldeek

Aurre denboraldia bukatu dute eta lehen hitzordua larunbatean dute Plaiaundiko zelaian. 18 urtez azpiko taldearen maila neurtu nahi du Camarerok.

"Festa handiak izan dira zentzu askotan"

Hondarribiko Udalak Jaien balantze positiboa egin du. Hilaren 8a errespetuz garatu zela eta orain artean, eraso sexistaren ezagutzarik ez dagoela azaldu du alkateak.

[Erreportajea] Boleibolak leku berri bat izango du Hondarribian

Harresi Bolei Kluba Hondarribian eratu berri den kluba da. Irun eta Hondarribiko 30 bat gurasok sortu dute beren seme-alabek eskualdean boleibolera jolasten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Mugikortasun astea 2022

Ostiralean hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea

Hondarribiko Udalak Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egingo du eta beste behin, zazpi egunetako egitaraua prestatu du.

Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dute Bidasoan

Nagusikleta eta Village veló dira hiru hirietan egingo diren ekimen nagusiak. Horrez gain, udalerri bakoitzak bere jarduerak antolatu ditu.

1,5 milioi euro, aurrekontu parte hartzaileetan bozkatzeko

Proposamenak egiteko hiru bide daude eta aste honetan jarriko dituzte martxan. Aurten ere gazteentzako partaidetza aurrekontua sortu dute.

Zaldunborda.
ZALDUNBORDA

Lehengoratzeko eskatu dio Eguzkik udalari Zaldunbordako haltzadia

Duela hiru urte bota zuten bertako habitata merkataritza gune handi bat egiteko. Horren harira, Ingurumen Sailak txosten bat egin duela dio Eguzkik baina ez dakitela ea espedienterik ireki den.

Abendura arte hilerriko kapera itxita egongo da

Egokitze eta berritze lanak egiten ari dira. Obrak direla eta azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean ezinezkoa izango da kapera erabiltzea.

EH Bilduk autobusak antolatu ditu azaroaren 12an Bilbora joateko

Azaroaren 12an manifestazio nazionala egingo du koalizio abertzaleak Bilbon. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte Irun eta Hondarribitik, eta izena eman daiteke jada.

Atzegik kanpaina berria aurkeztuko du gaur Zabaltza plazan

Atzegiren sentsibilizazio kanpainaren helburua adimen desgaitasuna duten pertsonek modu independentean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da.

Errugbilarien garagardo festa, bihartik aurrera

Bihar eta etzi artean, Txingudi Errugbi taldeak antolatutako Oktoberfesta ospatuko dute hiriko Kale Nagusian.

Elkarretaratzea deitu du bihar Etxeratek Zabaltza plazan

Hilabetero egiten duten bezala, kontzentrazioa egingo dute bihar 20:00etan euskal presoek etxerako bidea egiten jarraitzeko helburuarekin.

Garbitzaileek "ez gure izenean" esan dute

Gaur ez ohiko bilera izan dute garbitzaileek udal gobernuko ordezkariekin. Bilerak bereizgarri bat izango zuelakoan, ezer aldatu ez duela salatu dute.

Enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

Guztira 120.000 euro ezarriko ditu udalak ekintzailetza proiektuei sostengua emateko eta bertako merkataritzari lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

Jaizkibelgo harkaitzak hizpide

“Jaizkibelgo altxorrak” ekimenaren barruan kokatzen da Jaizkibelgo harkaitzei buruzko hitzaldia. Jose Maria Hernandezek, Geologia Zientzietan doktore denak, eskainiko du.

Iosu Alvarez: "Eusko Jaurlaritzak mahaian kolpea jo du"

Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak Taiala eskolan ezohiko garbiketa agindu zuen. Hondarribiko PSE-EEren bozeramaileak Jaurlaritzaren jokabidea eskertu du.

irun.tren.eremua

20 milioi euro eskatu dizkio EAJk Espainiari

San Migel inguruko trenbideak estaltzeko egin dio aurrekontu eskaera EAJk Espainiako Gobernuari.

Gehiago