Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Ostiralean hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea

Hondarribia
Ingurumena

Hondarribiko Udalak Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egingo du eta beste behin, zazpi egunetako egitaraua prestatu du.

Mugikortasun astea 2022 Hondarribiko Udalak ekimenarekin bat egin du.
2022/09/13
Ane Mendizabal Sarriegi

Ostiral honetan hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea, “Konbinatu eta mugitu!” lelopean, eta beste behin Hondarribiko Udalak ekimenarekin bat egingo du. Gaur goizean datozen egunetan egingo diren jarduerak aurkeztu dituzte Juan Luis Silanes zinegotziak, Manu Eizagirre Balaztako kideak eta Anais Mitxelena Aranzadiko kideak.

16an hasi eta 22ra bitarte iraungo du Mugikortasunaren Asteak eta hainbat ekintza antolatu dituzte Balazta elkartearekin batera. Bizikletan parte hartzeko ekintzez gain, bestelako ekintzak ere egongo dira, hala nola,  ‘Jaizkibelgo landareak Talaia bidea jarraituz’ liburua aurkezteko ibilaldia.

Egitaraua

Ostirala 16:

  • ‘Bizikleta eta osasuna hitzaldia’. Kepa Lizarragak hitzaldi bat eskainiko du. bizikletak ekar ditzaken onuren inguruan mintzatuko da, bai eta bizikletaren paperaren inguruko hausnarketa egin ere. 19:00etan Hondarribiko Kultur Etxean.

Larunbata 17

  • Bizikleta festa. San Pedro kalean 10:30etik aurrera izango da. Bizikleta ardatz izango dute Balazta elkarteak antolaturiko ekimenek. Hori dela-eta, nork bere bizikleta eramateko deialdia egin dute. Festaren ondoren, erabiltzen ez diren bizikletak jasoko dituzte, edozein bizikletak balio duela azaldu du Manu Eizagirrek “berdin du nola dauden”. Irunen kokaturik duten tailer kolaboratiboan dena aprobetxatzen baitute, piezak ere bai.

Igandea 18

  • Bizikleta martxa. 10:30ean abiatuko da bizikleta martxa Gernikako Arbola plazatik. Ibilbidea betikoa izango da: Kostako errepidetik Amute eta Mendelu igaro eta Zubimuxun elkartuko dira irungo taldearekin. Elkarrekin Letxunborro hiribidea egin eta berriro eta Hondarribira itzuliko dira. Alamedan amaituko dute ibilbidea. Martxaren ondoren Balazta elkarteak bizikleta zaharrak jasoko ditu.
  • Village Vélo ekitaldia. Kasino Zaharren lorategian patzuergoak antolatutako Village Vélo ekitaldia egongo da, 11:30-14:30era.

Astelehena 19

  • Talaia bidea jarraituz ibilaldia. Jaizkibelgo natur ondarea ezagutzeko eta landareekiko errespetua bultzatzeko ibilaldia da. Gehienez 25 pertsonentzako lekua egongo da eta aldez aurretik izena eman beharko da Aranzadiren webgunean. Ibilaldia ‘Jaizkibelgo landareak Talaia bidea jarraituz’ liburua aurkezteko baliatuko dute. Anais Mitxelena Aranzadiko kideak azaldu duenez formatu “txikia” duen eta “xinplea” den liburuxka da, FEDER diru laguntzarekin eta Aranzadirekin batera osatu dena. Bertan, Talaia bidean zehar ageri diren 30 landare, zuhaitz, zuhaixka eta liana landu dituzte. Liburuaren xedea Jaizkibelgo itsaslabarrak “paisai polit bat baina gehiago izan badela” erakustea da. 16:00etan egitekoa zen ibilaldia 17:00etara atzeratu dute.

Asteartea 20

  • Nagusikleta. Zaharren egoitzetako kideak bizikletan ibiltzeko aukera izango dute. Eizagirrek Donostiko Bizikletaz Adinik Ez elkarteari eskerrak eman nahi izan dizkio trizikloak uzteagatik.

Asteazkena 21

  • Mugikortasun mahaia. Juan Luis Silanes zinegotziak mugikortasun mahaia deituko dutela azaldu du. Asteazkenean 18:30ean izango da.

Osteguna 22

  • Bizibusa. Kotxerik gabeko egunarekin bat egin eta bizibusaren beste deialdi bat egingo da Maiatzaren 3an eta ekainaren 1ean egin ziren bezala, dinamika honi jarraipena emango diote. Guraso elkartearen eta Balaztaren laguntzarekin. Talaia Bordari ikastetxeko haurrak, elkarrekin eta bizikletaz, eskolara joateko dinamika.

 

Erlazionatutako edukiaEuropako Mugikortasun Astearekin bat egin dute Bidasoan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.