Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Elkarretaratzea deitu du bihar Etxeratek Zabaltza plazan

Irun
Gizartea

Hilabetero egiten duten bezala, kontzentrazioa egingo dute bihar 20:00etan euskal presoek etxerako bidea egiten jarraitzeko helburuarekin.

2022/10/27
Mikel Del Val

Hilabetero egiten duten bezala, azken ostiralerako elkarretaratzea deitu du Irungo Etxeratek. Kontzentrazio hori bihar izango da, 20:00etan, Zabaltza plazan. Lehenik eta behin, Jon Kepa Parot eta Jakes Esnali “besarkada bero bat” bidali nahi diete jasandako 33 urteko espetxealdiaren ondoren. Etxeratetik esan dute haien askatasuna ez dela “erabatekoa”, baina kartzelatik atera dira gertukoekin egoteko. Egoera hori Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren, erakundeen eta herritarren mobilizazioari esker izan dela zehaztu dute, “haien inplikazio eta lanarekin bien askatasuna behin betiko bideratzen lagundu baitute”.

Urrunketa ere hizpide izan dute euren lerroetan, eta urrunketa horrekin bukatzeko mobilizazioa eta herritarren bultzadak “bere fruituak” ematen dituela eutsi dute Etxerateko kideek, beste hamaika preso hurbilduko baitituzte egunotan Euskal Herrira. “Ez da asko geratzen hala izan dadin, baina ez dugu erabat bukatu presoen urrunketarekin”, esan dute. Horrez gain, presoek eskatzen dituzten gradu aurrerapenak deuseztatu, baimenak debekatu eta gainerako salbuespen neurriak errekurritu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan behera uzten dituela salatu dute Etxeratetik.

Espainiako justiziak Xabier Atristainen eskubideak urratzeko erabili duen “zentzugabekeriarekin haserre” daudela nabarmendu dute. Espainiako Auzitegi Gorenak “muzin” egin zion Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiari, zeinak ondorioztatu zuen Atristainek ez zuela “epaiketa justurik izan”. Orain, gainera, Auzitegi Nazionalak, “baldintza guztiak betetzen zituelarik”, Eusko Jaurlaritzak Atristaini emandako hirugarren gradua ukatu duela salatu dute Etxeratetik.

Etxeratetik azpimarratu dute euskal presoek haien ibilbide juridiko-penitentziarioaren aldeko apustuarekin jarraitzen dutela; baina horren aurrean, Auzitegi Nazionalak tratamendu batzordeen eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak geldiarazten dituela esan, eta “etxera itzultzeko bideari eustea” eragozten dietela baietsi dute Etxeratetik.

Etxerako bide hori betetzea da Sarek antolatutako hilaren 8ko mobilizazioaren eta Ilunbeko jaialdiaren helburua. “Bihotzez” eskertu nahi dute jendearen parte hartzea, “bidea jarraitzen” ari direla egiaztatzen baitu: “Aurrera egitea, euskal gizarteak mobilizatzen jarraitzea, euskal preso, iheslari eta deportatu guztiek etxera itzultzeko prozesua egin ahal izan dezaten lortu arte. Guztion erantzukizuna delako, eta, hori gabe, ezinezkoa izango delako bizikidetzan aurrera egitea herri honek egiteke duen etorkizunerantz”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.