Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] Lehen hatsa hartuko du igandean ‘Bi arnas’ dokumentalak

Irun
KulturaPolitika

Hilabeteetako lanaren ondoren, Iratxe Sorzabalen torturak ardatz dituen dokumentala estreinatuko dute, igandean, 18:15ean, Amaia KZn. Torturak Sorzabal eta haren amari eragin dien oinazean oinarritzen da.

Mari Nieves Diaz Iratxe Sorzabalen ama 'Bi arnas' dokumentalaren grabaketan.
2022/05/20
Aizpea Amas Agirre

Iratxe Sorzabal irundarrak 2001ean atxiloaldian salatutako torturak ardatz dituen Bi arnas dokumentala estreinatuko dute etzi, 18:15ean, Amaia KZn. Ikus-entzunezkoan parte hartu dute Mari Nieves Diaz Sorzabalen amak, Nekane Txapartegi 1999an torturak salatu zituen asteasuarrak, Paco Etxeberria auzi medikuak, eta Serge Portelli Versaillesko Dei Auzitegiko magistratu ohiak. Sorzabalen testigantzak ere jaso dira, horien artean 2001ean ihesi zela, Bruselan, Euskal Herriko hedabide bati eskaini zion argitaratu gabeko elkarrizketa baten irudiak erabili dituzte dokumentala osatzeko, baita Espainiako Auzitegi Goreneko epaiketako deklarazioa ere.

Izenburuak ama-alabaren arnasari egiten dio erreferentzia, torturak eragin dien itolarriari, arnasik ezari. “Ama eta alabak torturari buruz inoiz eduki ez duten elkarrizketa bat da, bakoitzak tortura nola bizitu duen”, adierazi du Imanol Arzuaga Kima dokumentalaren sustatzaileak. Izan ere, Sorzabal ez Diaz ez dira torturen gainean mintzatu orain artean, eta zentzu horretan, dokumentalarekiko izan duten prestutasuna nabarmendu du Arzuagak.

Sorzabalen kasutik abiatuta, filmak torturaren gaia mahai gainean jarriko du. Txapartegik 1999an berak pairatutako torturen gaineko kontakizuna egingo du, eta Etxeberriak nahiz Portellik tortura testuinguruan jarriko dute, “egiaztatzeko ez dela kasualitatea, sistematikoa baizik”, zehaztu du Arzuagak. “Iratxe duela 20 urte torturatu zuten, baina oraindik bere barnean ordaintzen ari da, sekuelak ditu, eta bere torturengatik autoinkulpazioa egin zuen. Horregatik epaitu eta zigortua izan da”, gaineratu du.

Dokumentalaren atzean, Iratxeren Lagunak iniziatiba dago. Ideia 2020ko urrian otu zitzaien, Sorzabalen kontrako epaiketaren atarian: “Nolabait lagundu egin nahi genion, eta dokumental bat egitea bururatu zitzaigun”. Filmari forma ematen, ekoizpena lantzen nahiz dirua biltzen pasatu zituzten hurrengo hilabeteak. Hala nola, itsulapikoa.eus-en crowdfunding kanpaina bat jarri zuten —helburua lortu dute, 12.000 euro— eta handik eta hemendik ere aritu dira finantzazioa lortzeko diru bila. “400 pertsonak parte hartu dute modu batean edo bestean, eta oso harro gaude erantzunarekin”, adierazi du Arzuagak. Dokumentalean boluntario moduan aritu direla argitu du, baina profesionalak ordaindu dituztela kalitatezko lan bat osatzeko: “Zerbait duina egin ahal izan dugula esango nuke”.

2021eko abenduan hasi ziren grabatzen eta muntatze lana bukatu berri dute. Emaitzarekin kontent geratu direla azaldu du Kimak, eta amateurrak direla kontziente diren arren, feedback ona jasotzen ari direla, batik bat edukiaren aldetik: “Torturatuak izan diren beste pertsona batzuekin kontrastatu dugu, eta esan digute mezua ondo zabaldu dugula. Helburua ez zen zerbait dramatikoa egitea; uste dugu asmatu dugula”.

Orain, dokumentalak ahalik eta zabalkunde handiena izatea nahi dute. Hori, ordea, uste baino zailagoa izango dela iritzi dio Arzuagak: “Sumatzen da instituzioetan gai tabu bat dela, eta jendeari erreparoa ematen diola horrelako proiektuak zabaltzeak”.

Muara kultur elkarteak eta Borda Gorri Produkzioak-ek ekoitzi dute dokumentala. Jon Mikel Fernandez Elorz aritu da zuzendari eta gidoilari, eta musika Eneritz Furyak-ek jarri du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.